Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Amurrioko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1169

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa egiteko bideratutako L2 212/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Aipatu prozeduraren gainean ebazpena eman da; hau dio hitzez hitz:

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik M.ª Calderón Garcíaren izenean, Alicia Arrizabalaga Iturmendi prokuradoreak desahuzioagatik eta errenta-erreklamazioagatik aurkeztutako demanda, Ibon Urraza Gonzaloren aurka. Eta honako erabakiak hartzen ditut:

1.– Prozesu honetako alderdiak lotzen zituen errentamendu-kontratua suntsituta dagoela deklaratzen dut, eta demandatua kondenatzen dut errentamenduan okupatzen duen etxebizitza –Uribarri Gaubeako Urbanización kaleko 13a (Araba)- libre eta auzi-jartzailearen eskura uztera. Halaber, ohartarazten diot hala egin ezean, etxetik botako dela kostuak bere gain direlarik.

2.– Auzi-jartzaileari 2.239,73 euroko zenbatekoa ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua, eta bai demanda aurkeztu denetik sortzen diren legezko interesak ere.

3.– Alderdi demandatua prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke epaitegi honetan, jakinarazi ondoko bost eguneko epean.

Egin bedi ebazpen honen ziurtagiria dagozkien autoei eransteko. Gera bedi jatorrizkoa epaien liburuan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Eta erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Ibon Urraza Gonzaloren bizilekua ezezaguna denez gero, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.

Amurrio (Araba), 2006ko otsailaren 7a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala