Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1165

EBAZPENA, 2005eko abenduaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Dibulitoon Studio SL-ri laguntza bat emateko dena "Mystical, el viaje de Eldyn" izeneko proiektua garatzeko. Izan ere, U-Bit Produkzioa, S.L. enpresak uko egin dio "Florentino, el mugalari" proiektua garatzeko Kultura sailburuaren 2005eko martxoaren 29ko Aginduaren bidez jasotako laguntzari.

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– Ikus-entzunezkoen arloan sorkuntza, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kultura sailburuaren 2005eko martxoaren 29ko Agindua 2005eko apirilaren 5ean argitaratu zen, EHAAn.

Bigarrena.– 2005eko urriaren 13an, agindu horren babesean aurkeztutako proiektuak garatzeko modalitatean laguntzak ebazten dituen Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Ebazpena eman zen. Bost mila (5.000,00) euro esleitu zitzaizkion U-Bit Produkzioa, S.L. enpresari, "Florentino, el mugalari" proiektua garatzeko. Oraingoz ez zaio ordainketarik egin.

Hirugarrena.– 2005eko abenduaren 22an, U-Bit Produkzioa SL-ko legezko ordezkariak, Jokin Jiménez Alonso jaunak, Kultura Sailari jakinarazi zion uko egiten ziotela "Florentino, el mugalari" proiektua garatzeko laguntzari, enpresaren bazkideek erabaki dutelako U-Bit Produkzioa SL-ren jarduna etetea eta enpresa desegiteko prozedurari ekitea.

Laugarrena.– 2005eko martxoaren 29ko Aginduaren 8.5 artikuluan ezarritakoari jarraiki, balorazio batzordeek hautatutako eskabide zerrendetan "ordezko onuradunak izendatu ahal izango dira, gerta baitaiteke hautatutakoek deialdi honetan zehaztutako baldintzei uko egitea edo horiek ez bete edo ez onartzea. Inguruabar hauetakoren bat suertatuz gero, ordezkoak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango da. Deialdiko baldintzei uko egin edo horiek onartu ez edo betetzen ez dituen onuradunak ordaindu zaion diru-laguntzaren zatia itzuli beharko dio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari".

Bosgarrena.– Lehen aipatutako 2005eko urriaren 13ko Ebazpenak, balorazio batzordeak egindako proposamenari jarraituz, Dibulitoon Studio, S.L. enpresaren "Mystical, el viaje de Eldyn" proiektua jotzen du ordezkotzat baldin hautatuetakoren batek laguntzari uko egin edo deialdiko baldintzak onartzen ez baditu edo betetzen ez baditu; era berean, ezartzen du gorabehera horietako bat suertatuz gero ordezkoak jasoko duen diru-laguntzaren zenbateko hasieran onuradun izendatu zenari ordaindu gabe geratzen dena izango dela.

Ondorioz, laguntzak bideratzeko aipaturiko Aginduaren 10. artikuluaren xedatutakoari men eginez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Jokin Jiménez Alonso jaunak U-Bit Produkzioa SL-ren izenean eta ordez "Florentino, el mugalari" proiektua garatzeko Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2005eko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez jaso duen bost mila (5.000,00) euroko diru-laguntzari uko egiteko aurkeztu duen eskabidea.

Bigarrena.– Bost mila (5.000,00) euroko laguntza ematea Dibulitoon Studio SL-ri, "Mystical, el viaje de Eldyn" izeneko proiektua garatzeko, bera baita ordezko onuraduna 2005eko urriaren 13ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 22a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala