Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1161

AGINDUA, 2006ko urtarrilaren 13koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, "Fundación Bilbao Basket" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Bilboko Bizkaia "Fundación Bilbao Basket" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi ondoren, honakoak oinarriz hartuz

AURREKARIAK:

1.– Jon de Arrinda Arteche, Jesús Sanz Sánchez, Luis Fernando Payas Alcorta, José María Elorriaga Ibarrola, Pedro María Azua Vives eta Xabier Jon Davalillo Peña jaunek "Fundación Bilbao Basket" fundazioa eratu dute, eskritura-publiko bidez. Eskritura Bilbon eman zen, 2005eko uztailaren 21ean, Bilboko Notarioen Elkargoko notarioa den José María Rueda Armengot jaunaren aurrean (2424 protokolo zk.).

Fundazioa eratzeko eskritura publikoa 2005eko azaroaren 7an osatu eta berretsi zen, notario beraren aurrean egindako notariotza-eskrituraz (3321 protokolo zk.).

2.– "Fundación Bilbao Basket"-ren sortze-helburua estatutuetako 3. artikuluan dago jasota:

"…Euskal Autonomia Erkidegoan kirolaren praktika sustatu, egin, lagundu eta finantzatzea eta kirol-balioak hezkuntza-tresna moduan ezartzea.

Helburu zabal horien barruan, hona hemen, zehaztuta, berehala egingo diren ekintza garrantzitsuenak:

Adibide modura:

1) Kirol-ekimenei dohaintzak edo aldizkako laguntzak ematea.

2) Lehiaketak eta kongresuak antolatzea.

3) Aldizkari, argitalpen eta fanzinak editatzea.

4) Beka edo laguntza eta sariak sustatzea.

5) Heziketa ikastaro eta hitzaldiak ematea."

3.– Fundazioaren egoitza, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikuluan jartzen denez, hau da: Trenbidearen Etorbidea, 7.a, lonja.

4.– Fundatzaileek hasieran jarritako dotazioa hogeita hamar mila (30.000) eurokoa da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu 404/1994 Dekretuaren 31.1.c artikuluak.

Ondarea egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak lortzeko, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren arabera —azken xedapenetatik lehenengoari jarraituz aplikatuko da artikulu hori—.

5.– Fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea Patronatuaren egitekoak izango dira. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren Estatutuetako 12. artikuluan jartzen duen moduan.

6.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

Lehendakaria: Jon de Arrinda Arteche jauna.	

Lehendakariordea: Jesús Sanz Sánchez jauna.	

Idazkaria: Pedro María Azua Vives jauna.	

Bokalak: José María Elorriaga Ibarrola jauna.	

Luis Fernando Payas Alcorta jauna.	

6.– Fundazioa eratzeko eskrituran eta agiri osagarrietan ezartzen denez, halaber, Ordezko Batzordearen kideak, honakoak izango dira:

Lehendakaria: Jon de Arrinda Arteche jauna.	

Lehendakariordea: Jesús Sanz Sánchez jauna.	

Idazkaria: Pedro María Azua Vives jauna.	

Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan jasotako eran.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7.a artikuluan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 31. eta 34. artikuluetan ezarritako betekizunak konplitu dira.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua; eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, honakoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Gaur, F-184 zenbakiaz, Bilboko (Bizkaia) "Fundación Bilbao Basket" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta Patronatu eta Ordezko Batzordeko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek beren-beregi onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena.– Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan inskribatzea, kultura, gazteria eta kirolen fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 14. artikuluan agindutakoaz bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 13a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala