Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1158

65/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Marina Onandia Ocerin andrea Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzen duena.

Aztertu dugu Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen abenduaren 14ko 1498/2005 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2006ko urtarrilaren 9ko EHAAn (5. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merituen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Marina Onandia Ocerin andrea deialdiko lanposturako aproposa dela, eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzea Marina Onandia Ocerin andrea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2006ko urtarrilaren 23tik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 23a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala