Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1157

64/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Marina Onandia Ocerin andrea Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde kargutik kentzeko dena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 251/2001 Ebazpenaren bidez, Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde izendatu zen Marina Onandia Ocerin andrea.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Marina Onandia Ocerin andrea Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2006ko urtarrilaren 22tik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesatuari eta Basurtuko Ospitaleari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 22a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala