Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1154

HUTSEN ZUZENKETA, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko abenduaren 19ko Aginduarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko artxibo sistemaren arautegiari buruzkoa.

Ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan ezarrita dagoenez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen du dekretu horrek), argitaratutako xedapen, egintza nahiz iragarpenetan akatsik edo hutsik antzemanez gero, argitaratzeko agindua eman duen organoak zuzenduko ditu akats horiek, nahasbiderik sor ez dadin, eta, horretarako, akastun testua edo testu-zatia zuzenduta bidaliko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira, han berriro argitara dadin. Nolanahi ere, testuinguruaren bidez erraz argitzeko modukoa izan behar du akatsak, eta ez du aldatu behar argitaratu beharreko xedapen, egintza nahiz iragarpenaren esanahia.

Aipatutakoen moduko hutsak egin dira, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko abenduaren 19ko Aginduaren testuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko artxibo sistemaren arautegiari buruzkoa. 2006ko otsailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (34. zk.) argitaratu zen. Beraz, honako hau zuzendu behar da:

46. artikuluko 4. puntuan, gaztelaniazko testuan, 2949 orrialdean, honako hau dio:

"General e Institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi recaerá sobre el Archivo General, en colaboración con el personal responsable de organización y archivo de cada Departamento, Organismo Autónomo, Ente Público de Derecho Privado o Sociedad Pública.”

Baina hau esan behar du:

"La responsabilidad de la elaboración y actualización del Cuadro de Clasificación de la Documentación de la Administración General e Institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi recaerá sobre el Archivo General, en colaboración con el personal responsable de organización y archivo de cada Departamento, Organismo Autónomo, Ente Público de Derecho Privado o Sociedad Pública.”


Azterketa dokumentala