Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5084

IRAGARKIA, 460/04 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia egiteko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegian Pilar López de Oliva Garcíak, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, 460/04 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2004ko otsailaren 15eko Ebazpenaren aurka. Izan ere, ebazpen horrek ezeztatu zuen Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 18ko 691/2003 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda puntuazio hurrenkeraren arabera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zuena, hain zuzen ere. Aipatu zerrenda Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten erdi mailako teknikarien lanbide taldeko gizarte langileen kategoriari dagokio.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, aipatu prozedura judizialean agertu eta aurkezteko. Horretarako iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bederatzi eguneko epea izango dutela jakinarazten zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 7a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala