Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5083

IRAGARKIA, 287/05 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia egiteko dena.

Interesa agertzen duten hirugarren guztiei jakinarazten zaie Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 1. Epaitegian Francisco Olasolo Sogorbek, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2005eko apirilaren 26ko Ebazpenaren aurka 287/05 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela. Izan ere, ebazpen horrek ezeztatu zuen Psikiatriako Monitoreen kategorian aldi baterako kontratatzeko behin betiko zerrenden aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, aipatu prozedura judizialean agertu eta aurkezteko. Horretarako iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bederatzi eguneko epea izango dutela jakinarazten zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 6a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala