Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5074

AGINDUA, 2005eko irailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Leioako (Bizkaia) "Gaztelueta" ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntza irakasteko baimena ematen diona.

Leioako (Bizkaia) "Gaztelueta" ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak baimena eskatu du Haur Hezkuntza irakasteko (1. eta 2. zikloak). Aztertu dugu horri buruzko espedientea.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi ditugu: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena —dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion—; bai eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2005-2006 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa eta Bigarren Zikloa irakasteko:

Kode-zenbakia: 48005691.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: "Gaztelueta".

Titularra: Asociación Docente, Cultural y Formativa del Colegio Gaztelueta.

Helbidea: Artaza auzoa, 87.

Udalerria: Leioa.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakastea, 5 unitatetarako edukieraz.

–Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa, 9 unitatetarako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urte batetik bi urtera edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

–Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostutarako edukieraz.

–Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostutarako edukieraz.

–Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostutarako edukieraz.

–Batxilergoa: "Natur eta Osasun Zientziak", "Teknologia" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateak, 6 unitate 210 ikaspostutarako edukieraz.

–Lanbide Heziketa:

• Familia: Administrazioa:

– Administrazio-kudeaketako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Familia: Informatika:

–Informatika-sistemen administrazioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasle kopuruari eta horien tituluei dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala