Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5073

AGINDUA, 2005eko irailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) "El Carmen-Urdaneta" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakasteko eta 2. zikloko unitateak gutxitzeko baimena emateko dena.

Getxoko (Bizkaia) "El Carmen-Urdaneta" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak baimena eskatu du Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakasteko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko 4 unitate gutxitzeko. Aztertu dugu horri buruzko espedientea.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi ditugu: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena —dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion—; bai eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2005-2006 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakasteko eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko lau unitate gutxitzeko:

Kode-zenbakia: 48009797.

Izen espezifikoa: "El Carmen-Urdaneta".

Titularra: Padres Agustinos.

Helbidea: Batan Ibilbidea, 18.

Udalerria: Getxo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakastea, 3 unitatetarako edukieraz.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloko 4 unitate gutxitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostutarako edukieraz.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostutarako edukieraz.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasle kopuruari eta horien tituluei dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala