Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5072

EBAZPENA, 2005eko irailaren 27koa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena, hainbat jardueratarako instalatzaile baimenduen txartelak lortzeko hautaproben deialdia egiteko dena (Seg/0098.05.igs espedientea).

Profesional-txartelak ateratzeko bidea bateratu eta instalazioak, mantentze-lanak edo industria-segurtasunaren alorreko bestelako jarduerak egiten dituzten enpresa baimenduentzako eskakizunak zehazteko den Industria eta Energia Sailaren maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuan (1994ko ekainaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) xedatutakoaz baliatuz, Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak, honako oinarri-arau hauen arabera, ebazpen honen eranskinean zehazten diren instalatzaile-txartelak lortzeko hautaprobetarako deia egitea ebatzi du.

DEIALDIAREN OINARRIAK:

Lehenengoa.– Interesdunak.

Probak egitera onartuak izateko, izangaiek maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuan ezarri eta ebazpen honen eranskinean zehazten diren eskakizunak bete behar dituzte.

Bigarrena.– Eskaerak.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, 2005eko urriaren 17tik aurrera kontatzen hasi eta 2005eko urriaren 27ra bitarte, biak barnean hartuta. Epe horretan, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute interesdunek, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoetan:

a) Eskaera-orria, behar bezala beteta.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokidearen fotokopia.

c) Eskaturiko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa.

d) Azterketa egiteko eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria.

Prestakuntza-ikastaroa gainditu izana egiaztatzen duten agiriak dagozkion probak egin beharreko egunera arte aurkeztu ahal izango dira, betiere ikastaro hori nahitaezkoa bada.

Azterketa-eskubideengatik ordaindu beharreko zenbatekoa Sail honen Lurralde Bulegoetan edo bertan adieraziko diren bankuetan ordaindu behar da.

Hirugarrena.– Eskaerak onartzea.

Hautaprobak egiteko onartu direnen eta ez direnen zerrendak Lurralde Bulegoetako iragarki-tauletan eta www.euskadi.net/industria web-orrian argitaratuko dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo 15 egun naturalen barruan.

Onartu gabekoen zerrendan ezetzaren zergatiak agertu beharko dira.

Aipatutako behin-behineko zerrenda hori argitara dadin egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 4 egun balioduneko epean, ezetza eragin duen hutsa zuzendu edo zuzenbidearen arabera komeni zaiena alegatu ahal izango dute interesdunek.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta 8 egun naturalen buruan argitaratuko da onartuen behin betiko zerrenda, lehen adierazitako era berean.

Laugarrena.– Epaimahaia, eta probak egiteko eguna eta ordua.

Ebazpen honetan aurreikusitakoari begira, honako epaimahai, data eta ordu hauek ezarri dira:

1.– Iturgintzako instalatzailea (barneko ur-instalazioak):

Eguna eta ordua: 2005eko azaroaren 29a, 15:00etan.

1. epaimahaia.

Presidentea:	P. Rodríguez Díaz.

Idazkaria:	J. Camiruaga Ercoreca.

Bokala:	F. Calvo Elizazu.

2.– Galdaren industria-operadorea.

Eguna eta ordua: 2005eko azaroaren 29a, 15:00etan.

2. epaimahaia.

Presidentea:	J.M. Altuna Urizar.

Idazkaria:	C. Sánchez Iglesias.

Bokala:	I. Blázquez Díaz.

3.– Berokuntzako instalatzailea eta garbiketarako ur beroaren instalatzailea, potentzia izendatua 70 kW-rainokoa denean, eta girokuntzako instalatzailea, potentzia izendatua 15 kW-rainokoa denean, eta betiere etxebizitzetan egiteko badira.

4.– Berokuntza, girokuntza eta garbiketarako ur beroaren instalatzailea.

5.– Berokuntzako instalatzailea eta garbiketarako ur beroaren instalatzailea, potentzia edozein delarik ere.

6.– Berokuntza eta garbiketarako ur berorako instalazioen mantentzaile-konpontzailea.

7.– Berokuntza, girokuntza eta garbiketarako ur berorako instalazioen mantentzaile-konpontzailea.

Eguna eta ordua: 2005eko azaroaren 29a, 09:30ean.

3. epaimahaia.

Presidentea:	I. Serrano Sanz.

Idazkaria:	I. Arriaga Segura.

Bokala:	E. González García.

8.– Behe-tentsioko instalatzaile-argiketaria:

Eguna eta ordua: 2005eko abenduaren 1ean, 09:30ean azterketa teorikoa, eta 12:30ean azterketa praktikoa.

4. epaimahaia.

Presidentea:	J.M. Markaida Zarraga.

Idazkaria:	A. Quintana del Río.

Bokala:	J.M. Piñeiro Calafel.

9.– Hozkuntzako instalatzailea.

10.– Hozkuntzako mantentzaile-konpontzailea.

Eguna eta ordua: 2005eko azaroaren 29a, 15:00etan.

5. epaimahaia.

Presidentea:	C. Olmos del Pozo.

Idazkaria:	I. Martínez de Aguirre Ortiz de Zárate.

Bokala:	I. Serrano Sanz.

11.– Gas-instalatzailea, GI-I kategoria.

12.– Gas-instalatzailea, GI-II kategoria.

13.– Gas-instalatzailea, GI-III kategoria.

14.– Gas-instalatzailea, GI-IV kategoria.

Eguna eta ordua: 2005eko abenduaren 1a, 09:30ean.

6. epaimahaia.

Presidentea:	J.A. Zudaire Andrés.

Idazkaria:	J.A. Ozamiz López.

Bokala:	I. Rodríguez Lorente.

15.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalatzailea. ELI – I.

16.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalatzailea. ELI-II.

Eguna eta ordua: 2005eko abenduaren 1a, 15:00etan.

7. epaimahaia.

Presidentea:	G. Hilera Crespo.

Idazkaria:	F. Calvo Elizazu.

Bokala:	E. González García.

17.– Dorre-garabien operadorea.

18.– Garabi mugikor autopropultsatuen operadorea.

Eguna eta ordua: 2005eko abenduaren 1a, 15:00etan.

8. epaimahaia.

Presidentea:	C. Pescador Castrillo.

Idazkaria:	C. Sánchez Iglesias.

Bokala:	M. Etxebeste Susperregi.

19.– Abiadura-mugagailuen instalatzailea.

Eguna eta ordua: 2005eko abenduaren 1a, 09:30ean.

9. epaimahaia.

Presidentea:	E. Martínez Benito.

Idazkaria:	J.R. Becerra Carollo.

Bokalak:	I. Martínez de Aguirre Ortiz de Zárate.

Zuzendaritza horien ebazpenaren bidez aldatu ahal izango dira epaimahai horietako kideak, betiere horretarako arrazoirik izanez gero.

Bosgarrena.– Probak non egingo diren:

Ebazpen honen bidez deitutako azterketak hiru Lurralde Historikoetan egingo dira, honako leku hauetan:

Arabako Lurralde Historikoa.

INEMeko Lanbide Heziketarako Zentroa.

Jose Atxotegi kalea, 1. zk.

Vitoria-Gasteiz.

Gipuzkoako Lurralde Historikoa.

Donostiako Eraikuntzako Institutua.

Casa Nao kalea, 1. zk.

20027 (Altza auzoa).

Donostia-San Sebastián.

Bizkaiko Lurralde Historikoa.

Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera.

Negozio Zentroa.

Errekalde Zumarkalea, 50. zk.

Bilbao.

Seigarrena.– Aplika daitekeen araudia.

Espezialitate bakoitzeko indarreko xedapen arautzaileak kontuan hartu behar dituzte interesdunek. Orientazio gisa soilik, azaroaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinak (1994ko ekainaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 113. zenbakia) arauen zerrenda argitaratzen du espezialitate bakoitzaren arabera, baina aurretik onartu eta argitaraturiko xedapen guztiak hartu behar dira kontuan.

Interesdunek beharrezkotzat hartzen dituzten arau tekniko edo agiriak eraman ahal izango dituzte probetara.

Zazpigarrena.– Emaitzak argitaratzea.

Emaitzen behin-behineko zerrendak Lurralde Bulegoetako iragarki-tauletan eta www.euskadi.net/industria web-orrian argitaratuko dira, azterketa egin eta 30 egun naturaleko gehieneko epean; bestetik, 10 egun naturaleko epea emango da kalifikazioak berrikusteko eskaerak aurkezteko.

Erreklamazioak idatzita aurkeztu behar dira, eta interesdunek eskubidea izango dute azterketa berrikusteko erreklamazioa aurkeztu baino lehen, baina betiere aurreko paragrafoan adierazitako epearen barruan.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako epea igaro eta Epaimahaiak kalifikazioak berrikusteko aurkezten diren eskaerak aztertu ondoren, hautaprobak gainditu dituztenen behin betiko zerrendak argitaratuko dira iragarki-taula berean eta web-orri berean, erreklamazioak aurkezteko ezarri den epea agortu eta hamar egunetara beranduenez.

Deialdi honetan gertatzen diren gorabehera guztiei Epaimahaiak emango die erantzuna, eta Epaimahaiaren erabakien aurka eta behin betiko zerrendetako kalifikazioen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio zuzendari eskudunari, gorabeherari buruzko ebazpena jakinarazi edo, kasuan kasu, aipaturiko zerrendak jendaurrean jarri eta hilabeteko epearen barruan.

Zortzigarrena.– Gora jotzeko errekurtsoa.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Administrazio eta Plangintza Sailburuordetzan jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki egingo da.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 27a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.

ERANSKINA
PROFESIONAL BAIMENDUEN ESPEZIALITATEAK ETA KATEGORIAK, ETA TXARTELAK LORTZEKO ESKATURIKO TITULAZIOA

1.– Iturgintzako instalatzailea (barneko ur-instalazioak).

Titulazioa: lehen mailako lanbide-heziketa Eraikuntza eta Obrak adarrean, edo maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean espezialitate horretarako adierazten den ikastaroko gaitasun-probak gainditzea.

2.– Galdaren industria-operadorea.

Titulazioa: espezialitate horretarako, maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskineko II.2 idatz-zatian adierazten diren gaitasun-probak gainditzea.

3.– Berokuntzako instalatzailea eta garbiketarako ur beroaren instalatzailea, potentzia izendatua 70 kW-rainokoa denean, eta girokuntzako instalatzailea, potentzia izendatua 15 kW-rainokoa denean, eta betiere etxebizitzetan egiteko badira.

Titulazioa: II. mailako lanbide-modulua. Hozkuntza eta Berokuntza Ekipoen Instalazio eta Mantentze edota Eraikuntza eta Obrak edo Metal adarretako bigarren mailako lanbide-heziketa, edo maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean espezialitate horretarako adierazten den ikastaroko gaitasun-probak gainditzea.

4.– Berokuntza, girokuntza eta garbiketarako ur beroaren instalatzailea.

Titulazioa: II. mailako lanbide-modulua. Hozkuntza eta Berokuntza Ekipoen Instalazio eta Mantentze edota Eraikuntza eta Obrak edo Metal adarretako bigarren mailako lanbide-heziketa, edo maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean espezialitate horretarako adierazten den ikastaroko gaitasun-probak gainditzea.

5.– Berokuntzako instalatzailea eta garbiketarako ur beroaren instalatzailea, potentzia edozein delarik ere.

Titulazioa: eranskin honen 4. puntuan adierazitakoaren kidekoa.

6.– Berokuntza eta garbiketarako ur berorako instalazioen mantentzaile-konpontzailea.

Titulazioa: eranskin honen 4. puntuan adierazitakoaren kidekoa.

7.– Berokuntza, girokuntza eta garbiketarako ur berorako instalazioen mantentzaile-konpontzailea.

Titulazioa: eranskin honen 4. puntuan adierazitakoaren kidekoa.

8.– Behe-tentsioko instalatzaile-argiketaria.

Titulazioa: Lanbide-heziketako edo unibertsitateko ikasketen titulazioak edukitzea eta indarrean dagoen Behe Tentsiorako Arautegi Elektroteknikoaren ITC-BT03 Jarraibide Teknikoaren 4.2 idatz-zatian adierazitako b.1, b.2 edo b.3 egoeren arteko batean egotea; ondoren adierazten dira egoera horiek:

Egoera	ESKATURIKO TITULAZIOAK	CCBTa LORTZEA

ITC-BT-03	EDOTA ESPERIENTZIA	Oinarrizko kategoriak

(4.2 idatz-zatia)		eta espezialistaren kategoria

b.1	Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako maila 	40 orduko ikastaroa –behe-tentsioko

	ertaineko teknikaria, eta gutxienez urtebeteko 	 prestakuntza-erakunde baimenduak emango

	esperientzia behe-tentsioko enpresa instalatzaile 	du (*)–, eta azterketa teoriko bat eta beste

	elektriko baimenduetan	azterketa praktiko bat gainditzea

b.2	Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako maila 	 100 orduko ikastaroa –behe-tentsioko

	ertaineko teknikaria, esperientziarik gabea 	 prestakuntza-erakunde baimenduak emango

	behe-tentsioko enpresa instalatzaile elektriko 	du (*)–, eta azterketa teoriko bat eta beste

	baimenduetan	azterketa praktiko bat gainditzea

b.3	Instalazio elektroteknikoetako goi-mailako 	 Azterketa praktiko bat gainditzea

	teknikaria, urtebeteko esperientziarik gabea

	behe-tentsioko enpresa instalatzaile

	baimenduetan

(*) Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuko bigarren xedapen iragankorrari jarraiki ezarri beharreko behe-tentsioko instalatzaile-argiketarien prestakuntzarako aintzat harturiko erakundeek bete beharreko eskakizunak ezartzen ez diren bitartean, baita gehigarri gisa Autonomia Erkidego honek ezar ditzakeenak ere, baliozkotzat hartuko dira behe-tentsioko prestakuntza-erakundeek emandako ikastaroak, arestian aipaturiko Industria eta Energia Sailaren maiatzaren 17ko Dekretuan aurreikusitakoaren babesean (1994ko ekainaren 15eko EHAA).

9.– Hozkuntzako instalatzailea.

Titulazioa: Itsasketa eta Arrantza adarreko lehen mailako lanbide-heziketa, edo baliokidea, edo II. mailako lanbide-modulua. Hozkuntza eta Berokuntzako Ekipoen Instalazio eta Mantentzea edo maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean espezialitaterako zehazten den ikastaroko gaitasun-probak gainditzea.

10.– Hozkuntzako mantentzaile-konpontzailea.

Titulazioa: eranskin honen 9. puntuan adierazitakoaren kidekoa.

11.– Gas-instalatzailea, GI-I kategoria.

Titulazioa: lanbide-heziketako lehenengo gradua Eraikuntza eta Obrak adarrean edo II. mailako lanbide-modulua. Hozkuntza eta Berokuntzako Ekipoen Instalazio eta Mantentzea edo maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean espezialitaterako zehazten den ikastaroko gaitasun-probak gainditzea.

12.– Gas-instalatzailea, GI-II kategoria.

Gutxieneko titulazioa: eranskin honen 11. puntuan adierazitakoaren kidekoa.

13.– Gas-instalatzailea, GI-III kategoria.

Gutxieneko titulazioa: espezialitate teknikoari dagokion maila ertaineko edo goi-mailako titulazioa, edo GI-II txartela edukitzea gutxienez 2 urteko antzinatasunarekin eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II. ERANSKINEAN aurreikusten den ikastaroa gainditzea.

14.– Gas-instalatzailea, GI-IV kategoria.

Gutxieneko titulazioa: espezialitate teknikoari dagokion maila ertaineko edo goi-mailako titulazioa, edo GI-II edo G-III txartela edukitzea gutxienez 2 urteko antzinatasunarekin eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II. eranskinean aurreikusten den ikastaroa gainditzea.

15.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalatzailea. ELI-I.

Titulazioa: adar teknikoari dagokion maila ertaineko teknikari-titulua edukitzea, betiere gutxienez apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuak onarturiko MI-IP05 Jarraibidearen II. gehigarriak bilduriko jakintza teoriko-praktikoak egiaztatzen baditu.

ELI-I petroliotik eratorritako erregai likidoen instalatzaile-txartela lortzeko probak egiteko interesdun izaki eta arestian adierazitako titulazioa ez daukatenek ere proba horiek egin ahal izango dituzte, betiere hauetako inguruabarretako bat egiaztatzen badute:

Aintzat harturiko erakunde batek emandako 100 orduko ikastaroa egin izana, maiatzaren 17ko 175/1994 dekretuan ezarritakoari jarraiki, arestian adierazitako II. eranskinaren edukiarekin.

Gutxienez 24 hilabeteko esperientzia; denbora-tarte horretan gutxienez 2. mailako ofizialaren kategoriarekin jardun behar izan du petroliotik eratorritako erregai likidoen enpresa instalatzaileetan.

6.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalatzailea. ELI – II.

Titulazioa: adar teknikoari dagokion goi-mailako teknikari-titulua edukitzea, betiere gutxienez apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuak onarturiko MI-IP05 Jarraibidearen III. gehigarriak bilduriko jakintza teoriko-praktikoak egiaztatzen baditu.

ELI-II petroliotik eratorritako erregai likidoen instalatzaile-txartela lortzeko probak egiteko interesdun izaki eta arestian adierazitako titulazioa ez daukatenek ere proba horiek egin ahal izango dituzte, betiere hauetako inguruabarretako bat egiaztatzen badute:

Aintzat harturiko erakunde batek emandako 100 orduko ikastaroa egin izana, maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuan ezarritakoari jarraiki, arestian adierazitako III. eranskinaren edukiarekin.

ELI-I kategoriako petroliotik eratorritako erregai likidoen instalatzaile baimenduaren txartela edukitzea, gutxienez bi urteko antzinatasunarekin.

17.– Dorre-garabien operadorea.

Titulazioa: lehen mailako ikasketen ziurtagiria eta ekainaren 27ko 836/2003 Errege Dekretuaren (obretarako edo bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei dagokienez, jasogailuen eta manutentzio-gailuen Araudiko "MIE-AEM-2" Jarraibide tekniko osagarri berria onartzen duena) VI. eranskineko 4.1. idatz-zatian jasotako ikastaroko gaitasun-probak gainditzea.

Obrez bestelako aplikazioetarako dorre-garabien operadorearen kasurako, 2004ko urriaren 17aren aurretik dorre-garabiak maneiatzeari dagokionez lanbide-esperientzia izatea egiaztatzen dutenek ez dute ikastaroko ohiko modulu praktikoa egin beharko. Enpresaren egiaztagiriaren bidez justifikatu beharko da lanbide-esperientzia, eta, kasu horretan, 15 orduko modulu praktiko bat egin beharko dute. Kasu horretan, ez dago zertan justifikatu lehen mailako ziurtagiria edukitzea.

Behin dorre-garabiko operadorearen profesional-txartela lortzeko hautaprobak gainditu ondoren, eta txartel hori eman aurreko baldintza gisa, hainbat punturi buruzko osasun-azterketa —hala nola begi-zorroztasuna, orientazio-zentzua, oreka eta entzun-zorroztasuna, eta gaitasun psikologikoak— gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

18.– Garabi mugikor autopropultsatuen operadorea.

Titulazioa: lehen mailako ikasketen ziurtagiria eta ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuaren (garabi mugikor autopropultsatuei dagokienez, jasogailuen eta manutentzio-gailuen Araudiko "MIE-AEM-4" Jarraibide tekniko osagarri berria onartzen duena) VII. eranskineko 4.1. idatz-zatian jasotako ikastaroko gaitasun-probak gainditzea.

Garabi mugikor autopropultsatuak gidatzeko profesional-txartela lortzeko hautaprobak gaindituta, eta txartel hori eman aurretiko baldintza gisa, ezinbestekoa da azterketa mediko, psikotekniko eta fisikoa gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztea, jarduera mota horretarako espezifikoa, begi-zorroztasunari, orientazio-zentzuari eta entzun-zorroztasunari buruzko azterketa barne hartuta.

19.– Abiadura-mugagailuen instalatzailea.

Titulazioa: Automozioaren adarreko LH II eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuko II.18. eranskinean adierazten den ikastaroko gaitasun-probak gainditzea. Ikastaro horren baliokidetzat hartuko da takografoen fabrikatzaile, inportatzaile edo banatzaileek emandakoa, betiere edukia bat badator aipatutako arauan aurreikusitakoarekin.


Azterketa dokumentala