Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5071

EBAZPENA, 2005eko uztailaren 13koa, Energia zuzendariarena, Gojaingo Industrialdean zirkuitu bikoitzeko eta 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren proiektua onartzen eta horretarako baimena ematen duena. Linea elektriko hori Vitoria-Gasteizko transformazio-azpiestaziotik abiatuko da, eta Vitoria-Gasteizko, Legutianoko eta Arrazua Ubarrundiako udalerrietan izango du eragina. Ebazpen honen bitartez, halaber, instalazio hori onura publikokoa dela deklaratzen da.

Erref.: -16902-MLG-MGG.

Esp.: 01-AT-H-2004-00025.

Vitoria-Gasteizko Urartea kaleko 2. zenbakian helbidea duen Iberdrola Distribución Eléctrica SAk aipatutako erreferentziako instalazio elektrikoaren administrazio-baimena, gauzatze-proiektuaren onarpena eta instalazio elektrikoaren onura publikoaren deklarazioa eskatzeko egindako eskaerari jarraiki Lurralde Bulego honetan hasiera eman zaion espedientea aztertu da (16902 erref.), eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan (2000-12-27ko BOE) agindutako arauzko izapideak bete dira, testu horren azken xedapenetako lehenean ezarritakoari jarraiki eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta bat datorren gainerako legerian xedaturikoaren arabera.

2004ko irailaren 13an eta 040843. zenbakiarekin Bulego honetan aurkeztutako proiektua aztertu da, Emilio Nanclares Ocio jaunak sinatua eta Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak onetsia.

Energia zuzendariak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organiko eta Funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuan (2001-10-24ko EHAA) eman zaizkion atribuzioen indarrez, honako hau

EBATZI DU:

Vitoria-Gasteizko transformazio-azpiestaziotik Gojaingo Industrialderainoko zirkuitu bikoitzeko eta 30 kV-ko aireko linea elektrikoa gauzatzeko proiektua onartzea eta Iberdrola Distribución Eléctrica SAri hori instalatzeko baimena ematea. Instalazio horrek Vitoria-Gasteizko, Legutianoko eta Arrazua Ubarrundiako udalerriak hartuko ditu eraginpean, eta honako ezaugarri nagusi hauek izango ditu:

Gojaingo Industrialderainoko aireko linea elektrikoa.

Zerbitzu-tentsioa: 30kV.

Eroaleak: AL-ACko 6, LA-280 motakoak (281,1 mm2).

Euskarriak: altzairua.

Luzera: 8.794 m.

Jatorria: Vitoria-Gasteizko transformazio-azpiestazioa, Arrazua Ubarrundiako udalerrian kokatua.

Amaiera: 52. euskarria. Gamarra-Villarreal I eta II transformazio-azpiestazioko aireko lineatik Gojaingo Industrialderaino jarriko da.

Baimendu den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea. Aipatutako azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, deklarazio honek eraginpeko ondasunen okupazioa eta eskubideak eskuratzea dakar berekin, eta, hori ez ezik, horiek lehenbailehen okupatzea ere eskatzen du, bai eta, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak Premiazko Okupazioa deklaratzeko ezartzen dituen ondorioak zehaztea ere, Lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioetarako.

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauekin eman da:

1.– Onartutako proiektuari jarraiki egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Instalazioen titularrak, proiektua gauzatzeko, honako erakunde hauek ezarritako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu:

Vitoria-Gasteizko Udala.

Legutianoko Udala.

Urrazua Ubarrundiako Udala.

Red Eléctrica de España.

Eusko Jaurlaritzaren Uren Zuzendaritza.

Telefónica de España.

Euskadiko Gas Baltzua SA.

Arabako Aldundiko Herrilan eta Garraio Saila.

3.– Jardunean jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

4.– Instalazioen titularrak obren amaiera jakinarazi beharko dio Arabako Lurralde Bulegoari, behin betiko onarpena eman eta abiaraztearen akta egin dezan.

5.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak alde batera utzita eta horiei utzi gabe ematen da ebazpen hau, hau da, eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, hirugarrenen eskubideak aparte utzi gabe ematen da eta jabetza eskubidea salbu utziz.

Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jar daiteke Administrazio eta Plangintza Sailburuordetzaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita; hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki egingo da.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko uztailaren 13a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala