Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5069

EBAZPENA, 2005eko urriaren 10ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura lan kontratuko langile finko lanpostu bat –Baliabide Orokorren Teknikaria–, Ogasun eta Herri Administrazio Sailekoa, hain zuzen, betetzeko deitutako hautatze-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrenda aditzera ematen duena.

2005eko apirilaren 11ko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan eta bere erakunde autonomoetan aritzeko diren lan-kontratuko langile finko lanpostu bat, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxikita, hain zuzen, betetzeko hautaketa-prozesurako deia egin zen. Agindu hori 2005eko maiatzaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Hautaketa-prozesu horretan, oposizio eta lehiaketa aldiak burututa, eta prozesuko azken kalifikazioak argitaratuta, epaimahaiak puntuaziorik handiena lortu duen izangaia hautatu zuen. Hautatuen behin-behineko zerrenda hura joan den irailaren 27an jarri zen jendaurrean, deialdiaren oinarri orokorretako 10.3. idatz-zatian aginduaren arabera, eta erreklamazioetarako hamar eguneko epea jarri zen.

Epea amaitu da eta ez da jaso erreklamazio bat bera ere argitaratutako zerrendaren aurka.

Guzti hori kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura lan kontratuko langile finko lanpostu bat –Baliabide Orokorren Teknikaria– Ogasun eta Herri Administrazio Sailekoa, hain zuzen, betetzeko deitutako hautatze-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrenda aditzera ematea. Zerrenda hori Ebazpen honen eranskinean azaltzen da.

Bigarren artikulua.– Ebazpen hau argitaratzen den biharamunetik hasi eta hogei eguneko epea jartzea hautatutako nahikideek ondoren azaltzen den dokumentazioa aurkez dezaten Funtzio Publikoko Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizen (Eusko Jaurlaritza, Donostia-Gasteiz kalea, 1, PK: 01010). Hau da dokumentazioa:

a) NANaren fotokopia.

b) Nahikide atzerritarrei jakinarazpena egingo die Administrazioak eta han azalduko zein dokumentazio aurkeztu behar duten, nahitaez, kasuan kasu.

c) Deialdian parte hartu ahal izateko eskatutakoak betetzen direla erakusten duten tituluen eta dokumentuen fotokopia egiaztatua. Deialdiko oinarrietako 4. atalean daude adierazita.

d) Zinpeko aitorpena edo hitza honakoa adierazten duena: ez dela funtzio publikoetako jardunetarako ezgaitua eta ez dagoela, diziplinazko espediente bidez, administrazio publikoetako bat beraren ere zerbitzutik kanpo; ez dagoela barne abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, Administrazio Publikoetako zerbitzukoen bateraezintasunekoak, aurreikusten dituen legezko ezintasun eta bateraezintasuneko inolako kasutan.

Espainiako herritartasuna ez duten nahikideek zinpeko aitorpena edo hitza aurkeztu beharko dute honakoa adierazteko, hots, beren Estatuan ez dutela funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplinazko zehapenik edo zigor-kondenarik.

e) Medikuaren ziurtagiria, diren eginkizunak betetzeko ezina ezartzen dien gaitzik edo gorputzeko akatsik ez dutela erakusten duena, deialdiko oinarri orokorrekin eta berariazkoekin bat.

Hirugarren artikulua.– Aurreko artikuluarekin bat aurkeztutako agiriek jatorrizkoak edo egiaztatutako kopiak izan behar dute eta, baliokoak izango badira, honako informazioa jaso beharko: data, izen-abizenak, NAN eta sinadura irakurgarria, egiaztatzearen arduradunarena.

Laugarren artikulua.– Behar bezala egiaztatuz geroz aipatutako agiriak aurkezterik ezin izan dela, nahikideak badu deialdian eskatzen direnak betetzen dituela erakusteko aukera, zuzenbidean onargarri den edozein frogaren bidez.

Bosgarren artikulua.– Agiriak, aipatutako epean aurkezten ez dituzten nahikideak -ez aurkeztea halabeharrez izan ezean-, edo agiriak aztertuta hirugarren oinarrian adierazitako eskaeraren bat ez dutela betetzen ikusten bada, edo diren eginkizunak betetzeko eska daitekeen gaitasun psikikorik edo fisikorik ez badute, ezin izango dira kontratatu eta beren jarduera guztiak baliogabetuta geratuko dira. Horrez gain, instantzian faltsukeriaz ari izanagatiko erantzukizunean ere eror daitezke.

Horrelakoetan, Epaimahaiak dagokion nahikideari osagarrizko kontratazioa egitea proposatuko du. Hautaketa-prozesuko behin betiko zerrendako puntuazioaren araberako hurrenkerak aginduko du nor den nahikide hori. Horretarako, aurreko paragrafoan aipatutako gorabeherengatik hutsik geratutako postuak zenbat, hainbeste nahikide izendatuko dira hautatu.

Seigarren artikulua.– Agiriak aurkezteko epea amaitutakoan edo hautatutako nahikide guztiekin eta bakoitzarekin zerikusiko agiri guztiak jasotakoan, Administrazio Publikoko zuzendariaren Ebazpena argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horrek helaraziko dio Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuari deialdiko oinarrietan ezarria betetzen duten nahikideen zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzuan jarduteko dagozkion lan-hitzarmenak egiteko.

Zazpigarren artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, azaroaren 26ko Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 114. eta hurrengo artikuluekin bat. Errekurtsoa ez bada beren-beregi ebazten, ezetsitzat jo da.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 10a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

ERANSKINA/ANEXO

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura lan kontratuko langile finko lanpostu bat – Baliabide Orokorren Teknikaria – Ogasun eta Herri Administrazio Sailekoa, hain zuzen, betetzeko deitutako hautatze-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrenda.

Relación definitiva de aspirantes seleccionados correspondiente al proceso selectivo para la provisión de una plaza de personal laboral fijo –Técnico de Recursos Generales- al servicio de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus organismos autónomos, adscrita al Departamento de Hacienda y Administración Pública.

	HAUTATUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA		Orria/ hoja:

	RELACIÓN DEFINITIVA DE PERSONAL SELECCIONADO		 Data/fecha: 2005-10-10

Kidegoa edo lanpostua:	002 BALIABIDE OROKORREN TEKNIKARIA		Txanda: irekia

Cuerpo/Plaza:	002 TÉCNICO DE RECURSOS GENERALES		 Turno: libre

NAN	Izen-abizenak

DNI	Nombre y apellidos

72733811	Díaz de Otazu Viteri, Mikel


Azterketa dokumentala