Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5067

AGINDUA, 2005eko irailaren 21ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, 2005eko maiatzaren 20ko Aginduaren bidez eskainitako lanpostuak behin betiko esleitzen dituena.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko maiatzaren 20ko Aginduak deituriko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen lan-kontratuko langileei gordetako lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketaren Balioespen Batzordeak, 2005eko uztailaren 7an eginiko bileran, eskainitako lanpostuen behin-behineko esleipenaren proposamena argitaratzea erabaki zuen.

Erabaki horren aurka jarritako erreklamazioak ikusirik eta horiei eginiko alegazioak aztertu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Eskainitako lanpostuen behin betiko esleipena onartu eta argitaratzea.

2.– Merituak baloratzerakoan lortutako puntuazioen zerrenda xehatua, sail eta erakunde autonomoetako zerbitzu zuzendaritzen edo langileen kudeaketarako gainerako zuzendaritzen bitartez emango da eta Eusko Jaurlaritzako Intraneten argitaratuko da.

3.– Interesdunek, honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, Agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, edo bestela, Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ipini ahal dute bi hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 21a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

ERANSKINA/ANEXO
LANPOSTUEN BEHIN BETIKO ESLEIPENA
ADJUDICACIÓN DEFINITIVA DE PLAZAS

NAN	Abizenak eta izena	Esleitutako lanpostua

DNI	Apellidos y nombre	Puesto adjudicado

15967704	Botas Romero, Guillermo	3045-2 Gordetzailea/Conservador

16270675	Da Silva Fernández, Antonio	3453-1 Tailerreko laguntzailea / Ayudante de Taller

22715344	Hernández de la Plaza, José Luis	3067-1 Biltegiko mandataria / Ordenanza Almacén

14934573	Ibáñez-Maeztu Izaguirre, Inés	3437-1 Hezitzailea/Educador

16237586	Urcelay Bolinaza, Arantza	3052-6 Garbitzailea/Limpiadora

16034066	Vallejo Cabreras, María Victoria	3053-2 Mantenimenduko mandataria / Ordenanza Mantenimiento


Azterketa dokumentala