Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2005eko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3333

10/2005 DEKRETUA, ekainaren 27koa, Lehendakariarena, Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua izendatzeko dena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b, 17. 19. 23. eta 25. artikuluek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honakoa

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Idoia Zenarrutzabeitia Beldarrain andrea lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu izendatzen dut, bere merezimenduak eta tasunak aintzat hartu baititut.

2. artikulua.– 1.– Jaurlaritzaren lehendakariordeak, Lehendakariaren gidaritzapean, Jaurlaritzaren jardun orokorra eta arlokakoa koordinatuko du, sailburu bakoitzak bere jardun-arloak kudeatzeko dituen eskumenei eta erantzukizunei ezer kendu gabe.

2.– Bere eginkizunak betetzeko, Jaurlaritzari buruzko Legeko 8. artikuluko d), f), h), i), j) eta k) idatz-zatietan ezartzen diren ahalmenak eskuordetzen zaizkio Jaurlaritzaren lehendakariordeari.

3.– Era berean, honako egiteko hauek beteko ditu lehendakariordeak:

a) Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren buru izatea.

b) Eusko Jaurlaritzaren izenean, Estatuarekiko Eskualdaketetarako Batzorde Mistoaren eta Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien arteko Batzorde Mistoaren buru izatea, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzako Sailen jarduerak koordinatzea.

c) Indarrean dagoen arautegiak ezartzen dizkion gainerako egitekoak.

3. artikulua.– Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua Jaurlaritzaren idazkari izendatzen da.

4. artikulua.– Jaurlaritzaren lehendakariordeak, bere egitekoak burutzeko, egitura organiko baten laguntza izango du; egitura organiko hori Lehendakariaren dekretu baten bidez zehaztuko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Legeen arabera dagozkion funtzioez baliatzean lehendakariordeak emango dituen aginduak betetzeko agintzen diet herritar eta agintari guztiei, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsiz.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko ekainaren 27an.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala