Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2005eko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
1305

AKORDIOA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, koadrila bakoitzaren menpeko Uren Partzuergoko lehendakaria eta bokala hautaezintasun-zioen barruan egoteari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Batzordeak, hil honetako 16an, Koadrila bakoitzaren menpeko Uren Partzuergoko lehendakaria eta bokala hautaezintasun-zioen barruan dagoen berariaz erantzuteko Alderdi Popularreko ordezkari nagusiak aurkeztutako idazkiari dagokionez, honako erabaki hau hartu du:

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Batzordearen iritziz, Koadrila baten menpeko Uren Partzuergoko lehendakari eta bokalaren karguak ez daude 4.3 e) artikuluan aurreikusitako hautaezintasun zioen eraginpean (lurralde historikoetako edo erakunde autonomoetako edo baltzu publikoetako lehendakari, zuzendari nagusi, kudeatzaile edo izendapen askeko beste edozein kargu).

Idazkia aurkeztu duen ordezkari nagusi Barrio Baroja jaunari eta Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeei igorriko zaie ebazpen hau, horren berri izan dezaten. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 37.1 artikuluan xedatutakoaren indarrez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da erabaki hau.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 17a.

Idazkaria,

EDUARDO MANCISIDOR ARTARAZ.


Azterketa dokumentala