Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2005eko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
1304

AKORDIOA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, hautagaitzen osakerari dagokionez emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Batzordeak, hil honetako 16an, hautagaien zerrendetan %50 emakumeak izateaz gain ordezkoen zerrendetan kopuru berberari eutsi behar zaion berariaz erantzuteko Alderdi Popularreko ordezkari nagusiak aurkeztutako idazkiari dagokionez, honako erabaki hau hartu du:

Hauteskunde-Batzordearen iritziz, Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 50. artikuluko 4. paragrafoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 17ko 4/2005 Legeak emandako idazkerari jarraituz, zerrendetan %50 emakumeak izango direla esaten duenean, zerrenda guztiari buruz ari da, eta, ondorioz, titular eta ordezkariei buruz. Kontzepzio horretatik, zerrendek "continuum" bat osatzen dutela pentsatzen du Batzordeak, eta ordezkoek 25. titularrarekin batera 6 izeneko tarte berri bat osatzen dutela gehienez (hautagai-zerrenda bakoitzean sartutako ordezkoen kopuruaren arabera); eta arte horri, aurreko tarteei bezala, %50eko kuota hori aplikatu behar zaio.

Idazkia aurkeztu duen ordezkari nagusi Barrio Baroja jaunari eta Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeei igorriko zaie ebazpen hau, horren berri izan dezaten. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 37.1 artikuluan xedatutakoaren indarrez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da erabaki hau.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 17a.

Idazkaria,

EDUARDO MANCISIDOR ARTARAZ.


Azterketa dokumentala