Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
5957

IRAGARKIA, Arrantza zuzendariak behean aipatutako zigor-espedientearen inguruan egindako Ebazpena jakinaraztekoa. Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen ustezko urratzeagatik ireki zen espediente hori.

Ebazpen hori interesdunari jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluek diotena betetzeko. Administrazio-bidea amaitzen ez duen Ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Arrantza sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Ebazpen honen jakinarazpena hilaren lehengo eta 15. egunaren bitartean egiten bada, ordainketa-epea jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 5. egunean amaituko da; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo lanegunean. Aitzitik, jakinarazpena hilaren 16. egunaren eta azken egunaren artean egiten bada, epea jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 20an amaituko da; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo lanegunean.

Zehapenaren titularraren izena eta espediente-zk. adieraziz egingo da diru-sarrera, honako banketxe eta kontu korronte honetan:

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.

Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusia.

K/K-zk.: 01825685070000226271.

Adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada zehapena, ondarearekiko premiamendua erabiliko da ordainarazteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluak ezarri duenaren arabera.

Izen-abizenak	Esp.–zk.	Eb. data	Zehapenak	Urratutako art.

Díez Díaz, L F	PM 64/03	04/08/20	350 euro	212/2000 Dekr., 12.1. art.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 14a.

Arrantza zuzendaria,

JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala