Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
5956

IRAGARKIA, Arrantza zuzendariaren erabakiak jakinaraztekoa. Erabaki horiek ematen diete hasiera itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik egingo diren beheko zerrendako zehatzeko prozedurei.

Erabakiak jakinarazteko ahaleginak egin arren lortu ez zenez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek 15 egun balioduneko epea daukate espedientea aztertzeko (espedientea Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia-San Sebastián kalea 1 – Vitoria-Gasteiz), beren defentsarako egokitzat hartzen dituzten arrazoibide, agiri eta argibide guztiak azaltzeko, eta, kasua bada, frogak proposatzeko eta prozeduran baliatuko dituzten bitartekoak zehazteko, hori guztia, prozedura hau abiatu duen instrukzio-egilearen aurrean.

ABIZENAK ETA IZENA	ESP.–ZK.	URRATZE-DATA	ERAB.–DATA	URRATUTAKO ART.

Domínguez Andrés, G.	PM 132/04	04/08/6	04/08/12	6/1998 L., 53.6 art.

Emazabel Alcain J.A.	PM 155/04	04/07/9	04/08/23	198/2000 Leg., 18,2. art.

Díaz de Gereñu, J.	PM 135/04	04/06/2	04/06/23	6/98L, 53,6. art. 102/1997 Dekr., I Eranskina

Abasolo Olabe, J.	PM 153/04	03/08/12	04/08/31	198/2000 Dekr. 3. eta 4. art.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 14a.

Arrantza zuzendaria,

JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala