Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5955

IRAGARKIA, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 312/04 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 04.0191.48.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden beste guztiak epatzeko dena.

Ezin izan denez aurkitu Christian Aguilar Riofrío jauna administrazio espedientean jasotzen den helbidean (Autonomia kalea, 4, Bilbo), jakinarazten zaio Administrazioarekiko Auzien Bilboko 1 zenbakiko Epaitegiak goian aipatutako espedientea bidaltzeko eskatu duela. Espediente hori Investigacion y Gestion de Residuos, S.A. delakoak hasi zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren 2004ko ekainaren 7ko Ebazpenaren aurka, zeinak ezetsi egiten baitu SH-889/03 zehapen espedientean izandako 2004-04-16ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean azaldu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Christian Aguilar Riofrío jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 2a.

Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala