Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5954

IRAGARKIA, Dattac Computer SL baltzuari Kontsumo zuzendariaren 2004ko irailaren 2ko Erabakia, G/29/04/CO zehapen-prozedurari hasiera ematekoa, jakinarazteko dena.

Dattac Computer SL baltzuari erabaki hori ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren baltzuaren azken helbidean (Belartza Gurutzegi industrialdea, 11-C9 Donostia-San Sebastián). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Arau-haustea:

– Kontsumitzaile eta bezeroen estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3 artikulua.

Arau-haustearen deskripzioa:

– Edozein zerbitzu-mota ematerakoan, baldintzak ez dira bete honako alor hauei dagokienez: kalitatea, kopurua, intentsitatea, izaera, epea edo prezioa; baldintzak aplikatzekoa den araudian jasota daudenak edo zerbitzua emateko nahiz eskaintzeko jartzen direnak izan daitezke.

Zehapena:

– 3.000 eurora arteko zehapena.

Legezko ohartarazpenak:

– Ohartarazten zaio hamabost eguneko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatua, espedientea ikusi ahalko duela Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Donostia, Easo kalea, 10 4. solairua), baita egoki ikusten dituen alegazio, agiri, edo ziurtagiriak formulatu edo aurkeztu ere.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Donostia-San Sebastián, 2004ko urriaren 6a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.


Azterketa dokumentala