Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5949

LEHIAKETA. Iragarkia, jaiotza, ezkontza eta heriotzen inguruko estatistiken informazio-bilketa, kodeketa eta balidazioa kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Euskal Estatistika Erakundea-Instituto Vasco de Estadística (Eustat). Lege eta Administrazio Arloa.

c) Espedientearen zenbakia: 02/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: jaiotza, ezkontza eta heriotzen inguruko estatistiken informazio-bilketa, kodeketa eta balidazioa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: betekizun teknikoen pleguan aurreikusitakoa.

d) Gauzatzeko epea / entregatzeko azken eguna: kontratua egiten denetik 2005eko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren gehienezko aurrekontua ehun eta hamabost mila eta zazpiehun eurokoa (115.700,00) da.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoak: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 75 00.

e) Telefaxa: 945 01 75 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004ko abenduaren 2a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapenna: ez.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan aurreikusitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko abenduaren 9ko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 kartazal aurkeztu beharko dira: "A", "B" eta "C" klausula administratiboen pleguan adierazten den moduan.

c) Aurkezteko lekua: Eustat, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística-ren bulego nagusia. Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, pleguak irekitzen direnetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística (Eustat).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2004ko abenduaren 14a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak: edozein argibide eskatzeko jo daiteke Eustateko Gizarte- eta Demografia Arlora (945 01 75 49 telefonoa).

11.– Iragarkien gastuak. Lehiaketa honetako lizitazio- eta esleipen-iragarkietatik eratorritako gastuak esleipendunak ordainduko ditu.

12. 12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 29a.

Koordinazio Teknikoko eta Zabalkundeko zuzendariordea,

CRISTINA PRADO VALLE.


Azterketa dokumentala