Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
5946

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 402/04 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 402/04 titulu judizial bat betearazteko.

Alderdi demandatzailea: Bilbao Bizkaia Kutxa Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea.

Alderdi demandatua: Sofía Machabeli Domingo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:

PROBIDENTZIA

Magistratu-epailea: Susana Diez Martínez de Lahidalga andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta lauko urriaren hamabosta.

1.– Lapresa prokuradoreak lehenago aurkeztutako idazkia batu bekie dagozkion autoei.

Eskatutakoaren arabera, demanda betearazlearen kopia eta betearazpena abiarazteko autoa entregatu, eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen 541. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (PZLb), alderdi betearaziaren ezkontidearen senarrari jakinarazi (hurrenez hurren, Sofía Machabeli Domingo andrea eta Segui Bonarenko jauna), ondasun komun hauen gainean egindako enbargoa:

– Haron (Errioxa), Linares Rivas kalean, 7 zenbakiko 1. solairuan dagoen etxebizitza; Haroko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1306 liburukia, 154 liburua, 186 folioa, ll.855 zenbakia duen finka, lehenengo inskripzioa.

2.– Hori jakinarazi behar zaion pertsona non bizi den ez dakigu. Beraz, alderdi betearaziaren senarrari ediktu honen bidez jakinaraziko zaio, epaitegi honen iragarki-oholean jarrita. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan (PZLb).

Alderdi betearazleak eskatutakoarekin bat, argitaratu bedi ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa, epaitegi honetan; hori gorabehera, gauzatu egingo da ebatzitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost egun balioduneko epearen barruan; errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Eskakizun horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Alderdi betearaziaren senarrak egun helbidea edo bizilekua non duen ez dakigunez gero, epaileak, 2004ko urriaren 15eko probidentzia batez, erabaki du ediktu hau Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan.

Barakaldo (Bizkaia), 2004ko urriaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala