Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5938

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: Ebazpena, 2004ko otsailaren 2koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, "Chokwe distritoan 250 familiarentzako espazio segurua eta bizitzeko egokia esku hartzearen bidez eraikitzea" proiektuari uko egiteko onarpena ematen duena. "Asociación CEAR Euskadi Comisión de Ayuda al Refugiado" erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2001eko deialdiaren barruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

"Chokwe distritoan 250 familiarentzako espazio segurua eta bizitzeko egokia esku hartzearen bidez eraikitzea" proiektuari uko egiteko onarpena ematen duen Garapen Laguntzarako zuzendariaren 2004ko otsailaren 2ko Ebazpena 2004ko martxoaren 12an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (50. zk.), eta bertan aipatutakoen moduko akatsak ikusi direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren. "Asociación CEAR Euskadi Comisión de Ayuda al Refugiado" erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2001eko deialdiaren barruan.

– Ebazpenaren lehenengo puntuan, 4848. orrialdean, honakoa dioenean:

"Lehenengoa.– "Chokwe distritoan 250 familiarentzako espazio segurua eta bizitzeko egokia esku hartzearen bidez eraikitzea" proiektuan Asociación CEAR Euskadi Comisión de Ayuda al Refugiado entitateak uko egiteko egindako eskabidea onartzea. Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2001eko deialdiaren barruan aurkeztu zen proiektua. Ondorioz, erakundeak bigarren ordainketaren zati bat itzuli beharko du (40.293,58 euro) eta ez du hirugarren ordainketarik eskuratuko (52.852,51 euro)."

honakoa esan behar du:

"Lehenengoa.– "Chokwe distritoan 250 familiarentzako espazio segurua eta bizitzeko egokia esku hartzearen bidez eraikitzea" proiektuan Asociación CEAR Euskadi Comisión de Ayuda al Refugiado entitateak uko egiteko egindako eskabidea onartzea. Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2001eko deialdiaren barruan aurkeztu zen proiektua. Ondorioz, erakundeak bigarren ordainketaren zati bat itzuli beharko du (93.115,56 euro) eta ez du hirugarren ordainketarik eskuratuko (52.852,51 euro)."


Azterketa dokumentala