Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5937

EBAZPENA, 2004ko urriaren 19koa, Turismoa Antolatzeko zuzendariarena. Honen bidez bidez argitara ematen da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren itzalpean eman diren laguntzen onuradunen zerrenda. Izan ere, agindu horrek herritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izateko neurriak ezarri ditu, eta 2004. urterako deialdia Turismo sailburuordearen 2004ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez egin da.

Aipatu agindu horretako 10. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoek aurkeztu ziren eskabideak aztertu eta ebazpen proposamena eman zuten.

Turismoa Antolatzeko zuzendariak laguntzetarako proposamenak ebatzi ditu eta laguntzak emateari buruzko ebazpena interesatuei jakinarazi zaie. Hori dela bide, laguntza hauek arautzen dituen Aginduko 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduan jasotzen diren laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, jakinarazi den Turismoa Antolatzeko zuzendariaren 2004ko uztailaren 30eko Ebazpenaren arabera. Izan ere, agindu horrek herritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izateko neurriak ezarri ditu, eta 2004. urterako deialdia Turismo sailburuordearen 2004ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez egin da.

ONURADUNAK	 DIRU-LAGUNTZA

Getariako Udala	496,90 euro	

Zeraingo Udala	5.981,13 euro	

Hotel Monte Igueldo, S.A	21.000,00 euro	

Jesus M.ª de Leizaola Kultur Elkargoa	9.000,00 euro	

Maribi Dorronsoro Otamendi	12.955,01 euro	

Bakioko Udala	4.520,48 euro	

Gernika-Lumoko Udala	5.003,98 euro	

Iñaki Aguiriano Losada	1.737,00 euro

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 19a.

Turismoa Antolatzeko zuzendaria,

MERCEDES RODRÍGUEZ LARRAURI.


Azterketa dokumentala