Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2004ko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5936

EBAZPENA, 2004ko urriaren 19koa, Turismoa Antolatzeko zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren itzalpean eman diren laguntzen onuradunen zerrenda. Izan ere, agindu horrek turismoaren arloko ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta bisita teknikoak egiteko laguntzen ematea arautu du, eta 2004. urterako deialdia Turismo sailburuordearen 2004ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez egin da.

Aipatu agindu horretako 10. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Turismoa Antolatzeko Zuzendaritzak aurkeztu ziren eskabideak aztertu eta ebazpen proposamena eman zuen.

Turismoa Antolatzeko zuzendariak proposamenak ebatzi ditu eta ebazpena eskatzaileei jakinarazi zaie. Hori dela bide, laguntza hauek arautzen dituen Aginduko 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduan jasotzen diren laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, Turismoa Antolatzeko zuzendariaren 2004ko uztailaren 12ko Ebazpenaren arabera eta interesatuei jakinarazi ondoren. Izan ere, agindu horrek turismoaren arloko ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta bisita teknikoak egiteko laguntzen ematea arautu du, eta 2004. urterako deialdia Turismo sailburuordearen 2004ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez egin da.

ONURADUNAK	 DIRU-LAGUNTZA

Aiaratur-Aiara eta Goi Nerbioiko turismo-elkartea	2.415,60 euro

Kanpezuko Taldea-Arabako Mendialdea	4.500,00 euro

Amurrioko Udala	3.600,00 euro

Valdegovía-Gaubeako Turismo Patronatua	1.121,42 euro

Goierriko Ekimena, S.A.	4.500,00 euro

Donostia San Sebastián Convention Bureau	2.018,00 euro

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioa	1.944,00 euro

Debegesa	4.500,00 euro

Jesus M.ª de Leizaola Kultur Elkargoa	9.000,00 euro

Enkartur-Enkarterriko Turismo Elkartea	1.605,90 euro

Jesus M.ª de Leizaola Kultur Elkargoa	9.000,00 euro

Getxo Empresarial y Comercial	5.520,00 euro

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urriaren 19a.

Turismoa Antolatzeko zuzendaria,

MERCEDES RODRIGUEZ LARRAURI.


Azterketa dokumentala