Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
4938

IRAGARKIA, Jacinto Antonio Iturria Lecuona jaunak eskatuta hasi den 477/04 erreferentzia zenbakiko espedientean berari egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Ebazpen hori Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legean azaltzen diren eskubideak betearazteari buruzkoa da.

2004ko uztailaren 29ko idazkiaren bidez Jacinto Antonio Iturria Lecuona jaunari, berak egindako eskaera bideratzeko beharrezkoa zen dokumentazioa eskatu zitzaion.

Errekerimendua ezin izan denez gero jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa bete nahian. Hala ere, honako oharrak ematen dira:

1.– Interesatua Segurtasuneko Sailburuordearen Kabinetera (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio-Bizkaia) joan daiteke 15 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epearen barruan bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Erandio, 2004ko abuztuaren 19a.

Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala