Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
4918

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioaren gainean burututako 107/03 zk.ko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2.107/03, prozedura arrunta.

Parte demandatzailea: Yon Zelaya Larrañaga eta Comunidad de Bienes de B.Z.A. C.B.

Parte demandatua: Pesqueras Jerusalen S.L.

Gaia: ordainketak ez egitegatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea.

Aipatu judizioan ebazpena eman da. Hau dio hitzez hitz:

171/03 ZK.KO EPAIA

Gernika-Lumon, 2003ko abenduaren 10ean.

Nik, Maria Fernanda Lorite Chicharro-k, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, ikusiak ditut 107/03 zk.ko Judizio Arruntaren autoak. Auzi-ihesian den Pesqueras Jerusalen S.L.ren kontra, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea direlarik gaiak, Zelaya letratuak lagundurik, Esther, Pedro José, Mikel, eta José María Zelaya Larrañagak osatutako ondasun-erkidegoaren alde eta Yon Zelayaren izenean Celaya prokuradoreak eskaturik abiatu zen gorago aipatutako judizioa.

EPAITZA

Auzi-ihesian den Pesqueras Jerusalen S.L.ren kontra, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea direlarik gaiak, Esther, Pedro José, Mikel eta José María Zelaya Larrañagak osatutako ondasun-erkidegoaren alde eta bere izenean Yon Zelaya Larrañagak aurkeztutako demanda osorik onesten dudanez gero, ondokoa deklaratu behar dut.

1.– Ondarroako Egidazu kaleko 13. zk.ko 8. lokalaren

errentamendu iraungiari dagozkion ordaindu gabeko errentak eta kopuruak direla-eta Pesqueras Jerusalen S.L.ren kontrako egindako erreklamazioa, 12.215, 98 eurokoa, bidezkoa da, eta Zelaya Larrañaga neba-arrebei ("Sucesores de B.Z.A Comunidad de Bienes") aipatu kopurua eta legezko interesak osorik pagatzera kondenatzen dut demandatua.

2.– 1996ko urtarrilaren 1ean, "Pesqueras Jerusalen S.L"k errentan hartutako lokalaren, zehazki, Ondarroako Egidazu Kaia kaleko 13. zk.ko 26.eko lokalaren gaineko ordainketak egin ez direla-eta, bidezkoak dira desahuzioa eta kontratua suntsitzea; eta errentatzailei, hau da, Zelaya neba-arrebei (1 Sucesores de B.Z.A Comunidad de Bienes") 6.194,01 euroko kopurua ordaintzera kondenatzen dut demandatua, izan ere, gaur arte zorrean duen kopurua horixe baita, eta horretaz gain, epaia bete arte sortzen den kopurua ere ordaindu beharko du. Bestalde, demandatuak aipatu 26 zk.ko lokala librea utzi beharko du, eta hala egiten ez badu, jakin behar du legezko epearen barruan kaleratua izango dela.

Gainera prozeduran sortutako kostuak berariaz ezartzen zaizkio.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, betiere epai hau jakinarazi eta hurrengo egunetik harako 5 eguneko epearen barruan.

Argitalpena: Gaur ematen, irakurtzen eta argitaratzen da, eta nik, Idazkari naizen aldetik, horren fede ematen dut.

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2004ko uztailaren 28ko Probidentziaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko hain justu ere.

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta lauko uztailaren hogeita zortzia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana