Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4917

EDIKTUA, hipoteka bat ezereztea dela-eta burututako 380/03 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Antero Velar Garrateren eta Antero Velar Garateren jaraunspen jasogabearen kontra, Anselmo Parbole Rivero-k, Jose Angel Parbole de la Fuente-k, Sergio Mendazona Velez-ek, Jalone Albizuri Dudagoitiak eta Maria Ines Parbole de la Fuente-k hala eskaturik, hipoteka bat ezezetearen gainean, Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian burututako L2 380/03 Hitzezko Judizioaren prozeduran epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

59/04 ZK.KO EPAIA

Epailea: Santos Puga Gomez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta lauko maiatzaren hirua.

Parte demandatzailea: Anselmo Parbole Rivero, Jose Angel Parbole de la Fuente, Sergio Mendazona Velez, Jaione Albizuri Dudagoitia eta Maria Ines Parbole de la Fuente.

Abokatua: Ivon Unamuno Aguirregomezcorta, Ivon Unamuno Aguirregomezcorta, Ivon Unamuno Aguirregomezcorta, Ivon Unamuno Aguirregomezcorta eta Ivon Unamuno Aguirregomezcorta

Prokuradorea: Virginia Tejada Fernandez, Virginia Tejada Fernandez, Virginia Tejada Fernandez, Virginia Tejada Fernandez eta Virginia Tejada Fernandez.

Alderdi demandatua: Antero Velar Garate eta Antero Velar Garateren jaraunspen jasogabea.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: hipoteka bat ezereztea.

EPAITZA

Auzi-iheslaria den Antero Velar Garateren eta bere jarauspen jasobaearen kontra, eta Maria Ines eta Jose Angel Parbole de la Fuente-ren, Anselmo Parbole Rivero-ren, Sergio Mendazona Velez-en eta Jaione Albizuri Dudagoitiaren ordez Tejada prokuradoerak aurkeztutako demanda osorik onesten dudanez gero, hala egin behar-eta demandatuaren hipoteka-egintza preskriturik dagoela deklaratzen dut, hortaz, deklaratzen dut iraungita dagoela ondoko hipoteka: demandan zehaztutako finka (Durango Jabetza Erregistroko 890 Finka, 163. orria, 160. liburukia) kargatzen duena, hain zuzen; eta hipoteka ezereztu egiten da, hartarako agindua igorriaz Jabetza Erregistroari eta judizioko kostuak espresuki ezarriaz.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria, 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legea, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Demandatuei, hau da, Antero Velar Garateri eta Antero Velar Garateren jaraunspen jasogabeari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan sinatzen dut idazki hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta lauko uztailaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala