Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4912

EDIKTUA, 4535/98 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epaiaren kontra aurkeztutako 8083/2000 zk.ko kasazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Uztailaren 21eko 169/1998 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko behi-esne eta esnekien sektorean erreferentzi kopuruak transferitzeko arau bereziak ematen dira (EHAAren 143. zk., uztailaren 30ekoa). Bada, Estatuaren abokatuak, berari dagokion ordezkaritza baliatuaz, goiko dekretu horren kontra abiarazitako 4535/98 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan batetik, eta, bestetik, 2000-09-11ko Epaiaren kontrako 8083/2000 zk.ko kasazio-errekurtsoan Auzitegi Nagusiko Laugarren Salako 3. Sekzioak 2004-06-24ko Epai irmoa eman da, zeinaren epaitzan honako hauek erabaki baitira:

Aipatu dekretuan honako hauek deuseztatzea: a) Jasotzailea beste erkidego batekoa denean transferentzia bereiziak administrazio autonomiak baimendu behar dituenez, errekurritutako arauaren 2.3 artikulua; b) Beste erkidego batzuetako abeltzainei egindako transferentzietan bereizitako erreferentzia-kopuruak jasotzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari ahalmena ematen zaionez, 2.4 artikulua; 3.2 eta 3 artikulua.

Eta denek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 107. artikuluan agindutakoa betez.

Bilbo, bi mila eta lauko uztailaren hogeita hamarra.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala