Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4911

EDIKTUA, 183/2002 Dekretuaren gainean burututako 2651/02 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

Uztailaren 23ko 183/2002 Dekretua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarena, 2002-2003 ikasturterako unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeari buruzkoa da. Bada, dekretu horren kontra, Estatuaren abokatuak, legez doakion ordezkaritzaz baliatuaz, abiarazitako 2651/02 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2004-04-27ko Epaia eman dela jakinarazten da, eta epai hori irmo egin da eta bere epaitzan honako hau erabaki dira:

Aipatu dekretuko xedapen gehigarri bakarreko 1-1.a, 2-3.a eta 3 artikuluak baliogabe deklaratzea.

Eta denek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 107. artikuluan agindutakoa betez.

Bilbo, bi mila eta lauko uztailaren hogeita hamarra.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala