Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2004ko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4910

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 23koa, Energia zuzendariarena, instalazioan bertan kontsumitzeko eta titularraren jabetzako ibilgailuak edo produktuaren hartzailea aldatzen ez duten ibilgailuak hornitzeko erregai likidoak biltzeko instalazioetarako espedienteen izapideei buruzko arauak ezartzen dituena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko abenduaren 26ko Aginduaren bitartez (2001-01-24ko EHAA), industria instalazioak jardunean jartzeko prozedura orokorra arautu zen, eta bertan ezarri zenez, dagokion eskabideaz gain, proiektu bat eta dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Aginpidea duen tekniko batek emango du zertifikazioa eta, horren ezean, egun erabilgarri den eta indarrean dagoen araudian eskatutako agiri teknikoak aurkeztu beharko dira.

Urriaren 21eko 248/2003 Dekretuaren bidez (2003-11-03ko EHAA) Euskal Autonomia Erkidego honetan erregai likidoen arloan ezarritako marko orokorra indargabetu zen; horren ondorioz, honakoa adierazi behar da: instalazioan bertan kontsumitzeko edo titularraren jabetzako ibilgailuak edo produktuaren hartzailea aldatzen ez duten ibilgailuak hornitzeko petrolio gaiak biltegiratzeko instalazioen arloan indarren dauden arauak MI-IP03 eta MI-IP04 Jarraibide Tekniko Osagarrietan jasotakok dira, urriaren 1eko 1523/1999 Errege Dekretuaren I. eta II. eranskinetan idatzitakoaren arabera (1999-10-22ko BOE).

ITC-MI-IP03 jarraibidearen 32. eta 33. idatz-zatietan eta ITC-MI-IP-04 jarraibidearen 34. eta 35. idatz-zatietan ezartzen denez, karburante eta erregai likidoen bilketak dagokien erregistroan jaso beharko dira eta bertan proiektua aurkeztu behar dutenen bilketa-gaitasunen mugak adierazi beharko dira edo, bestela, memoria tekniko bat, enpresa instalatzaileak horretarako duen teknikariak izenpetua, eta, halaber, erregistroan jasotzeko administrazio izapidea bete behar ez dutenak.

Ebazpen honetan jasotako xedapenak , alde batetik, Instalazioan bertan kontsumitzeko edo titularraren jabetzako ibilgailuak edo produktuaren hartzailea aldatzen ez duten ibilgailuak hornitzeko petrolio gaien bilketarako instalazioen erregistroan sartzeko aurkeztu beharreko agiriak finkatzeko xedez ematen dira eta, beste aldetik, aipatutako jarraibideak egun dauden instalazioei aplikatzerakoan zalantzak agertzen direlako.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har gai honetan erabilgarri diren gainerako xedapen guztiak ikusita,

EBATZI DUT:

1.– Instalazio berriak.

a) MI-IP03 eta MI-IP04 Jarraibide Tekniko Osagarrietan ezarritakoari jarraituz proiektua behar duten instalazioak.

Instalazioan bertan kontsumitzeko edo titularraren jabetzako ibilgailuak edo produktuaren hartzailea aldatzen ez duten ibilgailuak hornitzeko petrolio gaien bilketarako instalazioak jardunean jarri eta erregistroan sartzeko, bilketa-gaitasuna honakoa dela,

Produktu mota	Biltegiaren kokapena	

	Barruan (litroak)	Kanpoan (litroak)	

B mota	> 300	> 500	

C eta D motak	> 3.000	> 5.000

dagokion Industriako Lurralde bulegoan honako agiriak aurkeztu beharko ditu:

– Eskaera.

– Proiektua, eskudun teknikariak izenpetua eta Elkargo Ofizialak bisatua.

– Instalazioaren exekuzioaren ziurtagiria, hiru kopia, baimendutako instalatzaileak eta enpresa instalatzailearen arduradun teknikoak izenpetuak, I. Eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

– Obra zuzendaritzaren ziurtagiria, eskudun teknikariak izenpetua eta elkargo ofizialak bisatua, IV. Eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

– Tangaren egileak emandako ziurtagiria, tangak egiteko arauak ezarritakoaren arabera.

b) MI-IP03 Jarraibide Tekniko Osagarrian xedatutakoari jarraituz proiekturik behar ez duten instalazioak.

Instalazioan bertan kontsumitzeko petrolio instalazio berriak jardunean jartzeko eta erregistroan sartzeko, biltegiratzeko gaitasuna honakoa dela,

Produktu mota	Biltegiaren kokapena	

	Barruan (litroak)	Kanpoan (litroak)	

B mota	300 ≥ Q ≥ 50	500 ≥ Q ≥ 100	

C eta D motak	3.000 ≥ Q ≥ 1.000	5.000 ≥ Q ≥ 1.000	

dagokion Industriako Lurralde bulegoan honako agiriak aurkeztu beharko ditu:

– Eskaera.

– Memoria teknikoa, II. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

– Instalazioaren exekuzioaren ziurtagiria, hiru kopia, baimendutako instalatzaileak eta enpresa instalatzailearen arduradun teknikoak izenpetua, I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

– Tangaren egileak emandako ziurtagiria, tangak egiteko arauak ezarritakoaren arabera.

Aurreko idatz-zatian sartu ez diren instalazioak, hau da, C eta D motako produktuak biltzen dituzten 1.000 litro edo gutxiagokoak, edo barruko instalazioetan 50 litro baino gutxiagokoak edo kanpoko instalazioetan B motako produktuak biltzen dituzten 100 litrokoak, ez dira Erregistroan sartu behar; beraz, baimendutako instalatzaileak idatz-zati honetan adierazitako agiriak emango dizkio instalazioaren titularrari, Industriako Lurralde Bulegoan aurkeztu barik.

b) MI-IP04 Jarraibide Tekniko Osagarrian ezarritakoari jarraituz proiekturik behar ez duten instalazioak.

Titularraren jabetzako ibilgailuak edo produktuaren hartzailea aldatzen ez duten ibilgailuak hornitzeko petrolio instalazioak jardunean jarri izanaren ziurtagiria lortzeko eta Erregistroan sartzeko, bilketa-gaitasuna honakoa dela,

Produktu mota	Biltegiaren kokapena	

	Barruan (litroak)	Kanpoan (litroak)	

B mota	300 ≥ Q 	500 ≥ Q 	

C eta D motak	3.000 ≥ Q 	5.000 ≥ Q 	

dagokion Industriako Lurralde bulegoan honako agiriak aurkeztu beharko ditu:

– Eskaera.

– Memoria teknikoa, III. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

– Instalazioaren exekuzioaren ziurtagiria, hiru kopia, baimendutako instalatzaileak eta enpresa instalatzailearen arduradun teknikoak izenpetua, I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

– Tangaren egileak emandako ziurtagiria, tangak egiteko arauak ezarritakoaren arabera.

2.– 1999ko azaroaren 22az geroko instalazioak.

Legeztatu gabe dauden eta 1999ko azaroaren 22az gero burutu diren instalazioak -egun horretan jarri zen indarrean urriaren 1eko 1523/1999 Errege Dekretua, MI-IP03 eta MI-IP04 jarraibideak ezartzen dituena- 1. idatz-zatian ezarritako prozeduraren menpe jarri beharko dira instalazio berriak bailiran erregistratu ahal izateko eta zerbitzuan jarri izanaren ziurtagiria lortu ahal izateko.

3.– 1999ko azaroaren 22a baino lehenagoko instalazioak.

a) MI-IP03 eta MI-IP04 Jarraibide Tekniko Osagarrietan ezarritakoari jarraituz proiektua behar duten instalazioak.

Instalazioan bertan kontsumitzeko edo titularraren jabetzako ibilgailuak edo produktuaren hartzailea aldatzen ez duten ibilgailuak hornitzeko petrolio instalazioak zerbitzuan jarri izanaren ziurtagiria lortzeko eta erregistroan sartzeko, baldin eta 1999 azaroaren 22a baino lehen burutu badira eta legeztatu gabe badaude eta, MI-IP03 eta MI-IP04 jarraibideei atxikiz proiektua behar badute, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Industriako Lurralde Ordezkarizan:

– Eskaera.

– Memoria teknikoa, eskudun teknikari batek eta Elkargo Ofizialak izenpetua, II. eta III. eranskinen arabera.

– Berrazterketaren eta proben ziurtagiria, hiru ale, kontrolatzeko eskudun den erakundeak izenpetua, V. eta VI. eranskinen arabera.

5.000 litrotik gorako harmena eta hamar urtetik gorako antzinatasuna duten lurpeko metalezko tangak izanez gero, arauzko estankotasun-proba hutsik, garbi eta gasik gabe dagoen tanga batean egin beharko da, barruko azalera ikusi eta lodierak neurtu ostean. Tangaren antzinatasuna, fabrikatzaileak emandako ziurtagiriaren bidez kreditatua, hamar urtetik beherakoa izanez gero, estankotasun proba tangan bertan egin ahal izango da, produktua eta guzti.

5.000 litro edo gutxiagoko harmena duten lurpeko metalezko tangak izanez gero, estankotasun-proba tangan bertan egin ahal izango da, produktua erabiliz.

b) MI-IP03 eta MI-IP04 Jarraibide Tekniko Osagarriei eutsiz proiekturik behar ez duten instalazioak.

Instalazioan bertan kontsumitzeko edo titularraren jabetzako ibilgailuak edo produktuaren hartzailea aldatzen ez duten ibilgailuak hornitzeko petrolio instalazioak zerbitzuan jarri izanaren ziurtagiria lortzeko eta erregistroan sartzeko, baldin eta 1999 azaroaren 22a baino lehen burutu badira eta legeztatu gabe badaude eta, MI-IP03 eta MI-IP04 jarraibideei atxikiz, proiektua behar badute, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Industriako Lurralde Ordezkarizan:

– Eskaera.

– Txosten teknikoa, baimendutako teknikari batek edo tituludun teknikari eskudunak izenpetua, II. eta III. eranskinetan ezarritakoaren arabera.

– Berrazterketaren eta proben ziurtagiria, hiru ale, baimendutako instalatzaile batek edo kontrolatzeko eskuduna den erakundeak izenpetua, V. eta VI. eranskinen arabera.

4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

XEDAPEN IRAGANKORRA

1999ko azaroaren 22a baino lehenago zeuden instalazioak legeztatzeko aurkeztu beharreko agiriei buruz 3. idatz-zatian ezarritako prozedurak bi urtez iraungo du, ebazpen hau indarrean hasten denetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epean hartuko du indarra ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 23a.

Energiako zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala