Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2004ko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3739

EBAZPENA, 2004ko ekainaren 8koa, Gizarte Ongizateko zuzendariarena, 2003ko ekainaren 25eko Aginduak arautzen dituen gai, lesbiana eta transexualen taldeei zuzendutako jarduerak egiten dituzten erakundeentzako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena eman behar duen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.

2004ko otsailaren 24ko Aginduak (martxoaren 10eko EHAA) 2004ko ekitaldian aplikatzeko egokitzen du gai, lesbiana eta transexualen taldeei zuzendutako jarduerak egiten dituzten erakundeentzako laguntzak aratzen dituen 2003ko ekainaren 25eko Agindua. Agindu horren 8. artikuluan xedatzen denez, Gizarte Ongizateko zuzendariak izendatutako Balorazio Batzorde batek ebazpen-proposamena egingo du. Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako hiru teknikarik osatuko dute Balorazio Batzordea. Hiru teknikari horietako batek idazkari-lanak egingo ditu.

Aurrekoarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Honako pertsona hauek izendatzea gai, lesbiana eta transexualen taldeei zuzendutako jarduerak egiten dituzten erakundeentzako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balorazio Batzordeko kide izateko:

Kideak:

Emilio Sola Ballojera jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Yolanda Gómez Castro andrea, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Ander Rham Gallarzagoitia jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko ekainaren 8a.

Gizarte Ongizateko zuzendaria,

ANGEL BAO PÉREZ.


Azterketa dokumentala