Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2937

EDIKTUA, 2004ko maiatzaren 3koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, "Juan María Fernández Ortiz" enpresari 03.0199.48.01.01.02 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: "Juan María Fernández Ortiz" enpresaren aurka irekitako 03.0199.48.01.01.02 espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da: "Juan María Fernández Ortiz" enpresari irekitako SH-632/03 administrazio-espediente zigortzaileari buruzko prozedura iraungitzat jo da (552/03 arau-hauspena). Halaber, prozedura horretan egindako jarduerak artxibatzeko agindu da, nahiz eta Lan eta Gizarte Segurantza Ikuskaritzak horien gaineko arau-hausteko akta egin ahal izango duen.

Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Villa Plencia 28, 1 lokala, Getxo). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio bidea eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeari, tokian tokiko lurralde ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 3a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala