Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
2934

EBAZPENA, 2004ko maiatzaren 5ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 44/04 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez, Ekortze-mikroskopio laser fokukide bat erosteko kontratua adjudikatuko da.

1.– Kontratua eskaintzen duena:

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Gaietako Errektoreordetza. Leioako Campusa. E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01 – Faxa: 94 6013330.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.

2.– Kontratuaren gaia:

a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi preskripzio teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: ez dago halakorik.

d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 139.762 euro, BEZ barne (%16).

5.– Behin-behineko bermea: 2.795,25 euro.

6.– Dokumentuak eta argibideak:

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2004ko ekainaren 18ra arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarrien orriak.

8.– Eskaintzak aurkezteko:

a) Azken eguna: 2004ko ekainaren 18ra arte.

b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orriak.

c) Lekua: UPV / EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza - Donostia), eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 - Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30etara; ostiraletan eta udako lanaldi jarraian, 9:00etatik 13:00etara.

Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta egun horretan bertan telex, fax edo telegrama baten bidez jakinarazi beharko diote kontratazio-organoari bidali egin dutela. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo proposamena bidali egin dela iragartzeko deia eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

Kartazalak mezularien bidez aurkezten dituztenek, espedientearen erreferentzia adierazi beharko dute emate-agirian.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ikusi karatulako 2. puntua.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: 2004ko ekainaren 25(e)an.

c) Ordua: 10:30etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

11.– Interneteko helbidea: http://www.ehu.es/contratacion_compras/

Leioa, 2004ko maiatzaren 5a.

UPV / EHUren 2000ko ekainaren 14ko

Ebazpenaz bat sinatua.

Ekonomia Gaietako Errektoreordea, jardueran,

FRANCISCO JAVIER FORCADA SAINZ.


Azterketa dokumentala