Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2004ko ekainaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2912

AGINDUA, 2004ko apirilaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten irakasleek eta LHren eremuan sailari aholkua emateko dauden erakundeetako langileek prestakuntza-ekitaldietan parte har dezaten hainbat motatako banako diru-laguntzetarako deialdia egiteko Aginduaren egokitzapena, 2004 ekitaldira egiten duena.

Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak Euskadiko aurrekontu-erregimenaren arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuen, eta dekretu horren IX. Tituluan ezarritakoaz bat, abenduaren 23ko 317/2003 dekretua eman zen, hain zuzen ere Euskadiko aurrekontu orokorren kontura emandako diru-laguntzak arautzen zituzten xedapen batzuek indarrean jarrai zezaten. Luzapen horri esker, gobernuak eta sail eta autonomiadun erakundeek 2004. urterako laguntzen epeak eta baldintzak egokitzeko aukera izango dute.

2003. urteko ekitaldian, 2003ko uztailaren 8ko Agindua eman zen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, eta agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten irakasleek prestakuntza-ekitaldietan parte har dezaten banako diru-laguntzetarako deia egin zitzaien; agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2003ko abuztuaren 21ean, 162. zenbakian, eta gorago adierazitakoagatik, beharrezko egokitzapenak egin behar dira epe eta baldintzetan, agindu hori 2004. urtean ezarri ahal izateko.

Hori horrela izanik, ondorengoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

2003ko uztailaren 8ko aginduaren bidez bideratutako deialdiko laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkeztu nahi badira, epea 2004ko urriaren 6a arte (hau barne) izango da. Agindu hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena da, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten irakasleek, eta LHren eremuan sailari aholkua emateko dauden erakundeetako langileek, prestakuntza-ekitaldietan parte har dezaten banako dirulaguntzetarako dei egiten duena.

2. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Aipatzen ari garen dirulaguntzak eskuratu nahi dituztenek Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaritzara helaraziko dituzte I. eta II. eranskineko ereduak beteta eta eskatzen diren agiri guztiekin batera. Zuzenean bidaliko dituzte beren ikastetxea dagoen Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako bulegoetan.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Agindu honetan zehazten diren diru-laguntzetarako, 30.000 euro erabiliko dira, EAEko aurrekontu orokorretan horretarako zehaztutako partidan. Kopuru hau aldatzeko eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartu beharko da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza programak martxan jarri izateagatik sortu diren aurrekontu erabilgarritasun ez agortuen arabera, eta hauen ebazpena baino lehen. Informazio hau Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen Ebazpenaren bitartez ezagutaraziko da.

4. artikulua.– Data eta epeen egokitzapena.

Agindu honen bidez diruz lagundutako ekintzak, 2003ko urriaren 1a baino beranduago eta 2004ko irailaren 30a baino lehen bukatuta edo bukatu egin beharko dira. Halaber, 2003ko uztailaren 8ko Aginduan, 2003 urteari erreferentzia egiten dioten epeak eta datak, automatikoki 2004ra aldatuko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Jende guztiak jakin dezan eta interesatuek eskura izan dezaten, agindu honekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa I-II eranskinetan argitaratzen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio bidea amaitzen du, eta beronen aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabete igaro baino lehen; beste aukera, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea izango da; azken hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan aurkeztu beharko da, EHAAen argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabete igaro baino lehen.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita izango du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko apirilaren 6a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA
ESKABIDE-EREDUA. BANAKAKO LAGUNTZAREN ESKABIDEA. 2004 URTEA

NORBERAREN DATUAK

Abizenak: 	

Izena: 	 N.A.N.:

Helbidea: 	

Telefonoa: 	

Herria: 	

Posta kodea: 	 Herrialdea:

BANKUKO KONTUAREN KODEAK

	Erakundea	Bulegoa	K.D.	Kontu zkia.

ZEIN JARDUERA BURUTZEKO ESKATZEN DEN LAGUNTZA

n A –	Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateko ikasturteak egiteko

n B –	Euskal Autonomia Erkidegoan, prestakuntza-ekitaldiak

n C –	Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, baina Espainian, prestakuntza-ekitaldiak egiteko

n D –	Espainiatik kanpo, Europako Batasuneko kide diren estatuetan prestakuntza-ekitaldiak egiteko

PRESTAKUNTZA-EKITALDIAREN DATUAK

Izenburua: 	

Hasiera-eguna: ......../......../........ Amaiera-eguna:

Erakunde antolatzailea: 	

Tokia: 	

ADMINISTRAZIO-EGOERA EDO LAN-EGOERA

1 – Karrerako edo praktikako funtzionarioa&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats">n

2 – Sare publikoko lan-kontratatu mugagabea&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats"> n

3 – Egonkortasuna duen bitartekoa&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats">n

4 – Egonkortasunik gabeko bitartekoa&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats">n

5 – Sare pribatuko lan-kontratatu mugagabea&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats"> n

6 – Sare pribatuko aldibaterako lan-kontratatua&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats">n

7 – Bestelakoak (zehaztu) &#9;&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats">n

LAGUNTZAGAI DEN KOSTUA

Matrikula eta hilekoak: &#9; euro

Joan-etorria: ................................. km. x

Mantenuko egunak: ................................. x 20 euro &#9; euro

Ostatua: ................................. gau x 36 euro (48 euro atzerrian) &#9; euro

LAGUNTZAGAI DENA GUZTIRA &#9; euro

HONEKIN BATERA DOAN DOKUMENTAZIOA

<FONT FACE="Zapf Dingbats"><P ALIGN="JUSTIFY">n Ekitaldirako deialdia edo ikas-egiaztagiria

<FONT FACE="Zapf Dingbats"><P ALIGN="JUSTIFY">n Norberaren iritzi-txosten laburra

<FONT FACE="Zapf Dingbats"><P ALIGN="JUSTIFY">n Ekitaldian benetan parte hartu izana egiaztatzeko agiria

<FONT FACE="Zapf Dingbats"><P ALIGN="JUSTIFY">n Baimena, lan-orduetan egiten bada ekitaldia

<FONT FACE="Zapf Dingbats"><P ALIGN="JUSTIFY">n Matrikularen gordekina, ordainketaren jatorrizko frogagiria edo horren kopia erkatuarekin batera

<FONT FACE="Zapf Dingbats"><P ALIGN="JUSTIFY">n Lan-kontratua (sare pribatuko langileentzat soilik)

<FONT FACE="Zapf Dingbats"><P ALIGN="JUSTIFY">n Bidaien frogagiria (garraio publiko kolektiboan)

<FONT FACE="Zapf Dingbats"><P ALIGN="JUSTIFY">n Lortu edo eskatu diren dirulaguntzen zerrenda Ostatu-gastuen jatorrizko faktura

<FONT FACE="Zapf Dingbats"><P ALIGN="JUSTIFY">n Ikastetxeko idazkariaren egiaztagiria, II. eranskinaren ereduari jarraiki

Idazki hau izenpetzen dudan honek gorago esandako datuak egiazkoak direla adierazten dut eta deialdi honetara aurkezten dudan ekitaldia burutzeko ez dudala beste inongo laguntzarik jaso.

..........................., 2004ko ................ren
Eskatzailearen izenpea

ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARI JAUNA

II. ERANSKINA
IKASTETXEKO IDAZKARIAREN EGIAZTAGIRIA

IKASTETXEAREN DATUAK

Izena: &#9;

Kodea: &#9;

Helbidea: &#9;

Telefonoa: &#9;

Herria: &#9; Posta kodea: ......................

Herrialdea: &#9;

Ikastetxe-mota: &#9; Publikoa ........................... Pribatua ...........................

Nik, &#9;

ikastetxe honetako idazkaria naizenez, honako hau,

EGIAZTATZEN DUT

1) &#9; jauna/andrea,

&#9; N.A.N. daukana, esandako ikastetxean jardunean dagoela irakasle eta

bere administrazio-egoera edo lan-egoera hauxe dela:

n 1 – Karrerako edo praktikako funtzionarioa &#9;

n 2 – Sare publikoko lan-kontratatu mugagabea &#9;

n 3 – Egonkortasuna duen bitartekoa &#9;

n 4 – Egonkortasunik gabeko bitartekoa &#9;

n 5 – Sare pribatuko lan-kontratatu mugagabea &#9;

n 6 – Sare pribatuko aldibaterako lan-kontratatua &#9;

n 7 – Bestelakoak (zehaztu) &#9;

2) 2003/2004 ikasturtean hurrengo irakasgaiak ematen edo eman dituela, orduka eta mailaka sailkaturik

&#9;IRAKASGAIAK&#9;MAILAK&#9;ORDU-KOPURUA ASTEAN

............................., 2004ko .............ren

&#9;Ikastetxeko zuzendariaren&#9;Ikastetxeko idazkariaren izenpea

&#9;O.E.&#9;eta zigilua


Azterketa dokumentala