Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1382

IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Donostiako farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dute espedienteko informazioa, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoa:

– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia-San Sebastián.

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza, Kale Nagusia 81, Bilbao.

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 214,56 euro-ko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 17a.

Farmaziako zuzendaria,

GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala