Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
1380

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 23koa, Zerbitzu zuzendariarena, "Arku Atlantikoan ibilbide motzeko itsas garraioa sustatzeko azterlana" idazteko laguntza teknikoko kontratuaren lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Garraio Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 3A/04.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratuaren helburua: salgaien garraioaren egungo eta etorkizuneko trafikoari buruzko informazioa eta datuak biltzea, eta itsasoz garraiatzeko ze zerbitzu eskaintzen diren aztertzea, Arku Atlantikoan ibilbide motzeko itsas garraioa bideragarria denetz jakiteko.

b) Loteak eta kopurua: ez da horrelakorik izango.

c) Gauzatzeko lekua: esleipendunaren lantokia.

d) Burutzeko epea: zazpi hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurehun mila euro (300.000 euro).

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: 6.000 euro.

Behin betikoa: esleipen-aurrekontuaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Portuen Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

b) Helbidea: Kale Nagusia, 85-8.a.

c) Herria eta posta kodea: Bilbao, 48011.

d) Telefonoa: 944 03 13 23.

e) Telefaxa: 944 03 13 25.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2004ko apirilaren 7a.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak:

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako eskakizunak: karatularen 20. puntuaren araberakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko apirilaren 16a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguaren 7 klausulan eta karatularen 20 eta 29. puntuetan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herri Lan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1-8. solairura, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telefax edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.a Posta-kodea eta herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere proposamenari: proposamenak ireki eta hurrengo egunetik harako hiru hilabetez.

e) Aldaerak: ez da horrelakorik izango.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4. bilera-aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2004ko apirilaren 23a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2004ko maiatzaren 4a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: 2004ko otsailaren 23a.

13.– Deialdiari buruzko informazioa ikusteko edo plegua eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala