Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1373

EDIKTUA, 441/02 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, hitzez hitz honako hau dioena:

PROBIDENTZIA

Epailea: Miguel Angel Fernández Bueno.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hiruko martxoaren hamabia.

Idazkia batu bekie dagozkion autoei, eta entrega bekio kopia soila aurkako aldeari.

Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 612. artikuluan interesatu eta ezarritakoaren arabera, onartu egiten da exekutatzaileak aurkeztutako eskabidea, hots, hobetu egingo da Eduardo Pablo Olavarria Alberdiren ondasunen gain agindutako bahitura.

Horretarako, bahitutzat jotzen da ondasun hau: Opel Kadett kotxea, BI-2282-AK matrikula.

Eskatutakoarekin bat, eta Hipoteka Higikorrei buruzko Legeko 68.d ea 69.2 artikuluetan eta bere Arautegiko 34. artikuluan xedatutakoaren arabera, igorri bekizkio aginduaren bi ale Bilboko Ondasun Higikorren Erregistratzaileari, ondoren zehazten den ibilgailuaren aurreneurrizko bahitura idatzoharra egiteko:

Marka: Opel.

Modeloa: Kadett 1.8 I.

Matríkula: BI-2282-AK

Jar bedi ebazpen honen agindua, erregistroko ondorioetarako irmoa dela jasota utziz.

Jakinaraz bekio ebazpen hau lehen adierazitako exekutatuari.

Ebazpen hau irmoa da eta bere aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Eta Eduardo Pablo Olavarria Alberdi jaunaren bizilekua ezezaguna denez gero, jakinarazpen zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.

Durango (Bizkaia), bi mila eta lauko otsailaren hamaika.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala