Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1372

EDIKTUA, 45/00 zk.ko judizio exekutiboaren ondoriozkoa.

Nik, Esther Viloria Zudairek, Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegiko idazkari naizenak,

JAKINARAZTEN DUT:

Diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Ricardo Sanchez Vazquez y Jaqueline Lokard Peñaren aurka, Promoción y Construcción Azulejos y Pavimentos S.L.–k eskaturik, epaitegi honetan burututako 45/00 zk.ko exekuzio prozeduran honako hau erabaki da: hogei eguneko epearen barruan, tasazio-prezioarekin, ondoren zehazten diren ondasunak enkantean jartzea:

ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK ETA ENKANTERAKO EUREN BALORAZIOA

Eskaileratik igo eta eskuineko etxebizitza, bat zenbakiko eskailerako (A mota) zazpigarren pisu altua, Ermuako Gipuzkoa hiribideko 68 zenbakiko eraikinean dagoena, 1.168 liburukia, 127 liburua, 123 folioa.

Enkanteko tasa: 187.336,58 euro.

Finkak 7. inskripzioko karga du erregistroan: 2.404,05 euroko tronkoa, eta 721,21 euro gastu eta kostuetarako. Karga likidatu gabe dagoen arren Jabetza Erregistroan, ofizioa igorri zitzaion Gipuzkoako Kutxari, zeinak Epaitegi honi jakinarazi baitzion mailegua (7. inskripzioa) kitatu egin zela —kapitalari eta interesei zegokienez— 1984-10-30ean.

Enkantea epaitegi honen egoitzan egingo da (Ezkurdi z/g, 48200 PK), apirilaren 20an, 9:30ean.

ENKANTEKO BALDINTZAK:

1.– Lizitatzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

1.– Behar bezala identifikatzea.

2.– Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela deklaratzea.

3.– Ondasunek enkantera aterako direnean izango duten balioaren %30 Epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailu kontuan (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito – Banco de Vitoria, 4760 0000 05 045 00 zk.) sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu beharko dute; edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria. Zati baten edo osorik beste batengandik jasotako zenbatekoekin egiten bada gordailua, halaxe jaso beharko da ordezkagirian, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– Exekutatzaileak bakarrik egin ahal izango du postura, errematea beste bati lagatzeko ahalmena atxikiaz.

3.– Enkanterako iragarpena egin, eta harik eta burutu arte, posturak idatziz egin ahal izango dira, kartazal itxian eta gorago zehaztutako baldintzekin.

4.– Balorazioaren %70etik gorakoa bada posturarik onena, postura handiena egin duenaren aldeko errematea onartuko da. Txikiagoa bada, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 670. artikuluan zehaztutakoa errespetatu beharko da.

5.– Epaitegi honetako idazkaritzan dago erregistroko ziurtagiria, jabetza-tituluen falta zuzendu gabe ateratzen dira enkantera ondasunak, Hipoteka Legea betearazteko Araudiaren 140. artikuluko 5. arauan aurreikusitako errespetatuko da, enkantean parte hartzeak berez dakar posturagileek egoera hau eta ondokoak onartzea: halakorik bada, egintzako kredituari dagozkion zergak eta kargak indarrean dirautela, lizitatzaileak bere egiten dituela, eta lizitatzaileak, halaber, bere egiten duela haien ondoriozko erantzukizunetik subrogaturik geratzea, baldin eta errematea bere aldekoa bada.

6.– Hiri errentamenduen gainean Legeak xedatutakoari lotu beharko zaio eskuratzailea, kontratuaren lagapena dela-eta errentatzaileak errenta igotzeko duen eskubidea onartuaz.

7.– Epaitegiari ezin egotzi zaion ezinbesteko kausa bat dela-eta, enkantea ezin bada egin izendaturiko egun eta orduan; edo errakuntzaz igande bat edo jaiegun bat izendatu bada, hurrengo egun baliodunean (larunbatean ez) eta ordu berean egingo dela ulertu behako da. Zordunak euren bizilekuan aurkitzen ez badira eta ezin bazaie egin jakinarazpena, enkantearen gaineko jakinarazpena egingo zaie idazki honen bitartez.

Durango (Bizkaia), bi mila eta lauko otsailaren bederatzia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala