Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
1371

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 1035/03 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

Jacinto Isla Incinillas, Bilboko Lehen Auzialdiko Epaitegiko idazkaria.

EDIKTUA

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan 1035/03 zenbakiz, Pedro Miguel Arraras Isturiz jauna 1986ko irailaren 1ean testamentua egin gabe Barakaldon hil dela-eta, eginbideetan dagoen abintestato jaraunsle deklaratzeko espedientean —kausatzailaren bigarren mailako ahaidea den Lucia Maria Arranz Minguezek sustatutakoan—, gaur hartutako ebazpenez, jaraunspen horretan eskubideren bat dutenei dei egitea erabaki da, hain zuzen ere, Epaitegi honetan azal daitezen hogeita hamar eguneko epearen barruan, ediktu hau argitaratzen denetik hasita. Eta, egiaztatzerik ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela ohartarazten zaie.

Bilbo (Bizkaia), bi mila eta lauko urtarrilaren hogeia.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala