Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 Zenbakiko Epaitegia
1369

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espediente baten gainean burututako 454/04 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

Edmundo Rodríguez Achutegui jaunak, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 10 zk.ko Epaitegiko epaile magistratuak, honako hau.

JAKINARAZTEN DUT:

Beherago zehaztutako finkari dagokionez, Rosa Maria Diez Martin-ek eta Juan Ignacio Gimenez-ek eskaturik, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea, 454/02 zk.koa, jarraitzen da epaitegi honetan: eskuma-eskumako etxebizitzaren %56,50, A letra, hirugarren pisua, 5 zenbakiaz seinalatutako etxekoa, gaur egun 7 zk., Bilboko Estraunza kalekoa, eta etxe horren hamargarren solairuan gela bat dago erantsita.

Egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat etorriaz, idazki honen bitartez, dei egiten zaie ondokoei: eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratzen denetik harako hamar eguneko epearen barruan espedientean agertu ahal daitezen eta bidezko deritzotena alegatu ahal dezaten.

Emiliano Hormaza Amezaga jaunari ere dei egiten zaio aurreko paragrafoan adierazitako epean azal dadin espedientean eta bere eskubidearen onuragarri izan dakiona alega dezan.

Bilbo (Bizkaia), bi mila eta lauko otsailaren hirua.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala