Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2004ko otsailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1031

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 9koa, industria berritzeko eta garatzeko sailburuordearena, industri arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzen afi programa arautzen duen aginduak ezarritako eremuan 2003ko ekitaldiari zegokion aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 16ko Aginduak industri arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzen AFI programa arautzen du.

Agindu horretako 2.2 artikuluan xedatzen denaren arabera, laguntzak administrazio-ebazpen bidez ukatu beharko dira, baldin eta laguntza horiek emateko aurrekontuan ez badago nahi den helbururako kreditu egokirik eta nahikorik. Horiek horrela, programa hau indarrean dagoen bitartean, laguntzak emateko kontsignatutako kreditua agortu bada ekonomia-ekitaldi batean, egoera hori ezagutaraztearren, administrazio-ebazpena emango du Industria Berritzeko eta Garatzeko Sailburuordetzak; bertan kreditua zein egunetan agortu den adieraziko da eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Azaldutakoarengatik, eta agortu egin denez 2003ko aurrekontu-ekitaldirako 2003ko ekainaren 17ko Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen Ebazpenean aurreikusitako laguntzetarako bideratutako diru-kopurua —Ebazpen horren bidez, argitaratu zen, 2003ko ekitaldirako, industri arloan inbertitzeko finantza-laguntzen AFI programa garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako deialdia—, aipatutako dekretuko 2 artikuluan ezarritako ahalei jarriki,

XEDATU DUT:

Lehena.– Argitaratzea 2003ko abenduaren 30ean agortu egin zela industri arloan inbertitzeko finantza-laguntzen AFI programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko 2003ko ekitaldirako kontsignatutako aurrekontu-kreditua.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 9a.

Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala