Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
442

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun zuzendariak 2003ko azaroaren 21an emandako Ebazpena Oscar Terrosa Michelena jaunari jakinarazteko dena.

70/2003-D zenbakidun zehapen-espedientean, Joko eta Ikuskizun zuzendariak 2003ko azaroaren 21ean Ebazpenaren bitartez, beherago zehaztutako isuna ezartzen zaio Oscar Terrosa Michelena jaunari –helbidea: Irungo Pio Baroja kalea, 18-6.a D; NAN: 15.248.901—, hain zuzen ere, Ikuskizun Publiko eta Jolas-Jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeko 34 j) eta 33.a) artikuluetan aurreikusitako falta baten egilea dela-eta. Isuna: hirurehun euro eta berrogeita hamaika zentimo (300,51).

Interesatuari aipatu ebazpena jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, Ezin izan da egin jakinarazpena, eta Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa betetzearren, iragarki hau ematen da argitara. Bestalde, honako hau ere jakinarazten zaio interesatuari: administrazio-bide amaitzen ez duen aipatu ebazpenaren kontra errekurtso arrunta aurkez diezaiokeela Herrizaingo sailburuordeari, iragarki hau argitaratzen den egunetik harako hilabeteko epearen barruan hain justu ere.

Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako kontuetariko baten sartu beharko da, hartarako, zehapen-espedientearen zenbakia adieraziaz.

Caja Vital Kutxaren 2097/0178/13/0010960765, Gasteizko Bulego Nagusia.

Bilbao Bizkaia Kutxaren 2095/0631/

51/9101163091, Kale Nagusiko 23ko Bulego nagusia.

Gipuzkoa Donostia Kutxaren 2101/0381/

04/0010772283, Garaibayko Bulego Nagusia.

Gorago adierazitako borondatezko epearen barruan ez bada ordaintzen zehapeneko zenbatekoa, premiamendu-bidez eta interesatuaren ondaretik jasoko da delako kopurua, halaxe xedatzen da-eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan...

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 26a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

ALBERTO SANZ URIEN.


Azterketa dokumentala