Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
435

IRAGARKIA, Hernaniko Ordezko Arauen Aldakuntzako 15.10 LHE Alorreko Zatiko Planaren idazlanetarako eta 15.9 eta 15.10 Alorrak hiritzeko proiektuaren idazlanetarako kontratua esleitu dela jakinarazteko dena. (3T/03 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 3T/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: Hernaniko Ordezko Arauen Aldakuntzako 15.10 LHE Alorreko Zatiko Planaren idazlanak eta 15.9 eta 15.10 Alorrak hiritzeko proiektuaren idazlanak egitea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko uztailaren 8ko EHAA, 133 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta laurogei mila (180.000) euro, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2003ko azaroaren 20a.

b) Kontratista: Zubiondo Arkitektoak, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta berrogeita lau mila (144.000) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 18a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala