Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
432

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko iraizpenaren eta zenbatekoak erreklamatzearen gainean burututako 776/02 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian burututako L2 776/02 iraizpenaren gaineko hitzezko judizioan, ordainketak eta zenbatekoak ez egiteagatiko iraizpenaren gainean burutu eta Jose Miguel Franco Iradiren aurka Obdulia Celada Orruñok eskatuta hasitakoan, epaia eman da, bere idazpurua eta ebazpena honako hauek direla:

216/03 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 8a. Epaitegi honetan, gero aditzera emango diren aldeen artean, 776/2002 zenbakiz izapidetutako hitzezko judizioko autoak ikusi eta entzun dira. Aldeak: auzi-jartzaile modura Obdulia Celada Orruño, epaitegietako prokuradore Pilar Elorza Barrera ordezkatuta eta letratu Sofía Escobarek lagunduta; eta demandatu legetxe, José Miguel Franco Iradi, auzi-ihesean bera. Ez ordaintzeagatiko iraizpenari eta zenbatekoa erreklamatzeari buruzkoak izan dira autoak.

EPAITZA

Pilar Elorza Barrera prokuradoreak ordezkatzen duen Obdulia Celada Orruñok José Miguel Franco Iradiren aurka aurkeztutako demanda onesten dudanez, bi aldeek etxebizitza baten (Errege Katolikoak 4, 3-B, Vitoria-Gasteiz) gainean zeukaten errentamendu kontratua indargabetutzat jotzen dut. Hortaz, etxebizitza uztera kondenatzen dut demandatua; ohartaraziz ezen, etxebizitza uzten ez badu, bota egingo dela bertatik. Auzi-jartzaileari 7.005,15 euro gehi 2002ko azaroaren 8tik aurrera sorrarazitako legezko interesak ordaintzera ere kondenatzen dut demandatua. Prozesuko kostuak ordaintzea demandatuari ezartzen diot beren beregi.

Epai honen aurka apelazio errekurtsoa aurkez daiteke Epaitegi honetan, berori jakinarazten denetik aurrera bost eguneko epean.

216/03 zk.ko AUTOA

Pegenaute Allo, Francisco Javier magistratua.

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hiruko irailaren hamazazpia.

EGITATEAK

Bakarra: Jarduera hauei buruzko epaia eman zen 2003ko irailaren 8an. Horren berri Obdulia Celada Orruñoren ordezkaritza prozesalari epearen barruan eman ostean, argitze errekursoa aurkeztu zen.

XEDAPENEZKO ZATIA

Auzitegietako prokuradore Pilar Elorrza Barrerak —Obdulia Celada Orruñoren izenean eta ordez— aurkeztutako argitze errekurtsoa onestea. Epaiaren ebazpena, beraz, honako hau da: Pilar Elorza Barrera prokuradoreak ordezkatzen duen Obdulia Celada Orruñok José Miguel Franco Iradiren aurka aurkeztutako demanda onesten dudanez, bi aldeek etxebizitza baten (Errege Katolikoak 4, 3-B, Vitoria-Gasteiz) gainean zeukaten errentamendu kontratua indargabetutzat jotzen dut. Hortaz, etxebizitza uztera kondenatzen dut demandatua; ohartaraziz ezen, etxebizitza uzten ez badu, bota egingo dela bertatik. Auzi-jartzaileari 7.005,15 euro, gehi etxebizitza benetan utzi arte sorraraz daitezen errentak, gehi 2002ko azaroaren 8tik aurrera sorrarazitako legezko interesak ordaintzera ere kondenatzen dut demandatua. Prozesuko kostuen ordainketa demandatuari ezartzen diot beren beregi.

Ebazpen honen berri ematen denetik aurrera zenbatuko da apelazio errekurtsoa aurkezteko epea.

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4. eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2003ko abenduaren hemeretziko Probidentziaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaia demandatu auzi-iheslariari jakinarazteko eginbidea gauzatzeko hain justu ere.

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hiruko abenduaren hemeretzia.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala