Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
429

EDIKTUA, hitzezko judizioko autoen aurka burututako 700/02 zk.ko apelazio errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa

Errekurtsoa: 700/02 autoaren aurkako apelazioa.

Errekurtso-egilea: Banco Vitalicio de España S.A.

Abokatua: irakurtezina.

Prokuradorea: Amalia Rosa Saenz Martin.

Errekurritua: Caser Caja de Seguros Reunidos S.A., Eduardo de Prado Caminos eta Maria Jesus Caminos Marcet.

Gaia: CO6 Hitz. Trafikoa.

Aipatu errekurtsoan autoa eman da, zeinaren xedapenezko zatia ondokoa baita:

"Seguros Vitalicioren ordezkaritzak Bilboko Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiak emandako ebazpenaren —erroilu honen jatorri denaren— aurka aurkeztutako apelazio errekurtsoa ezesten dugu eta, bide batez, sendetsi egiten dugu ebazpen hori. Errekurtso honek sorrarazitako kostuak alde auzi-jartzaileari ezartzen dizkiogu.

Maria Jesus Caminos Marcet eta Eduardo de Prado Caminos demandatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu guztia interesatuaren esku dago auzitegi honetako Idazkaritzan.

Bilbo, bi mila eta hiruko abenduaren hamabosta.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala