Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
428

EBAZPENA, 2004ko urtarrilaren 8koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Unicef-Euskal Autonomia Erkidegoa, Unesco Etxea eta EHU erakundeek egindako luzapen–eskabideak onartzeko dena. Nazio Batuen nazioarteko erakundeentzako laguntzak arautzen dituen 120/1997 Dekretuaren arabera eskatu zuten luzapena.

Maiatzaren 27ko 120/1997 Dekretuaren bidez, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei emango zaizkien laguntzak arautu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, baldin eta nazioarteko erakundeok herrialde pobretuak garatzeko proiektuetan parte hartzen badute lankideok. Dekretu horren 2. artikuluko 2. paragrafoan ezartzen denez, laguntza horiek urtebeterako izango dira, beste urte batez luzatu ahal izango dira, eta esleipen-ebazpenean finkatuko da bekaren zenbatekoa.

2002an laguntza horietarako deia egin zuen 2002ko urriaren 31ko Aginduaren bigarren oinarrian ezarrita dagoenez, luzapena ematea ala ez Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak erabaki behar du, lankideak urte horretan jardun duen bulegoari eta Nazio Batuen nazioarteko erakundeetako batzorde nazional eta/edo batzorde autonomikoetan dagokionari kontsulta egin ondoren. Laguntzak 2002ko abenduaren 30eko ebazpen batez esleitu ziren.

Dekretu horren 8. artikuluan eta deialdiko zazpigarren oinarrian agindutakoaren arabera; Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa kudeatzeko Batzordeak proposatuta; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari buruzko uztailaren 16ko 7/2001 Dekretua aldatu zuen irailaren 17ko 19/2001 Dekretuaren 10 bis d) artikuluan agindutakoaren arabera; Unesco Etxea, Unicef Euskal Autonomia Erkidegoko Komitea eta EHU erakundeek, 2003ko azaroaren 3an, 2003ko azaroaren 13an eta 2003ko azaroaren 14an, hurrenez hurren, luzapen-eskabide bana aurkeztu ondoren zuzendaritza honetan, eta bidezkotzat jo direnez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak, deialdiko betekizunekin bat, eskatutako luzapen-kasu guztiak ematearen aldeko txostena egin du, eta ondorioz, luzapenak onartzea proposatu du. Hauek dira kasuak:

LUZAPENAK, UNESCO
PRÓRROGAS UNESCO

Espedientea	Izena	Herria	Dirulaguntza	2003.urtea	2004.urtea	

Expediente	Nombre	País	Subvención	Año 2003	 Año 2004

NBE-2002BA/0001	OLGA LÓPEZ ALÁEZ	Kuba/Cuba 	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0003	OLATZ ECENARRO SANDOVAL	Mexiko/ México	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0004	IKER LARREA EREÑO	Thailandia	 13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0005	ANA HOMET ALONSO	Costa Rica	 13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0007	CRISTINA LINAJE HERVÁS	Costa Rica	 13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0008	CRISTINA DE AZCARRAGA Y URTEAGA	 Mexiko/México	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0010	NEREA BILBATÚA THOMAS	Kanputxea	 13.500	6.750	6.750	

		Camboya

NBE-2002BA/0011	ALBERTO HERNÁNDEZ SALINAS	 Indonesia	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0013	JON MAIZA GONZÁLEZ	Ekuador/ Ecuador	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0014	MARTA URRUTXI GALLASTEGUI	Maroko	 13.500	6.750	6.750	

		Marruecos

NBE-2002BA/0015	IÑIGO ARBIOL OÑATE	Kuba/Cuba 	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0016	ALVARO ORTEGA SANTOS	Uruguai	 13.500	6.750	6.750

		Uruguay	

Guztira/Total			162.000	81.000	 81.000

LUZAPENAK, UNICEF
PRÓRROGAS UNICEF

Espedientea	Izena	Herria	Dirulaguntza	2003.urtea	2004.urtea	

Expediente	Nombre	País	Subvención	Año 2003	 Año 2004

NBE-2002BA/0006	LAURA IMAZ RODRÍGUEZ	Txile/ Chile	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0038	SUSANA RUIZ DE APODAKA	Venezuela	 13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0041	VANESA COLORADO ZACHER	El Salvador	 13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0042	CATALINA ECHEVARRI GOROSTIZA	El Salvador	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0044	ESTHER MATA LASO	Nikaragua	 13.500	6.750	6.750	

		Nicaragua

NBE-2002BA/0045	AINARA ARRIETA ARCHILLA	Mexiko/ México	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0046	MARTA LÓPEZ BAYÓN	Dominikar Errep.	 13.500	6.750	6.750	

		República Dom.

NBE-2002BA/0048	JESÚS SÁNCHEZ MÚGICA	Kuba/ Cuba	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0049	BEGOÑA ARELLANO PASTOR	Dominikar Errep.	13.500	6.750	6.750	

		República Dom.

Espedientea	Izena	Herria	Dirulaguntza	 2003.urtea	2004.urtea	

Expediente	Nombre	País	Subvención	Año 2003	 Año 2004

NBE-2002BA/0050	GORKA MOLA LANDÍN	Txile/ Chile	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0051	OIHANE DE GANA ROMERO	Peru/Perú 	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0053	NAGORE PUELLES R. DE ESCUDERO	 Mexiko/México 	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0054	PILAR ORONOZ AMUNARRIZ	Venezuela	 13.500	6.750	6.750	

Guztira/Total			175.500	87.750	 87.750	

LUZAPENA, EHU
PRÓRROGAS UPV

Espedientea	Izena	Herria	Dirulaguntza,	2003.	2004.

			guztira 	urtea	urtea

Expediente	Nombre	País	Subvención total	Año 2003	Año 2004

NBE-2002BA/0018	JOSÉ RAMÓN RUIS NÚÑEZ	Argentina	 13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0022	EDUARDO MARTÍNES DE GUEREÑU LÓPEZ 	 Mali	13.500	6.750	6.750	

	DE MUNAIN	

NBE-2002BA/0023	ARTURO CABALLERO DÍAZ	Peru/Perú 	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0024	CRISTINA MARTÍN CALVO	Turkia/ Turquía	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0025	ROSA ANA PASTOR	Mexiko/México 	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0027	MÓNICA ALEXANDRA ÁVILA LOPERA	 Argentina	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0030	IZASKUN ELIZONDO MACHO	El Salvador	 13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0031	XABIER ETXEBARRIA PEREA	Peru/ Perú	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0033	IVAN BAZTAN OLALDE	Turkia/ Turquía	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0035	ALICIA ALEMÁN ARRASTIO	Peru/Perú 	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0036	DOLORES CORTÉS TORO	Peru/Perú 	13.500	6.750	6.750	

NBE-2002BA/0037	JORGE PEREA FERNÁNDEZ	Peru/Perú 	13.500	6.750	6.750	

Guztira/Total			162.000	81.000	 81.000	

Horiek horrela, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Nazio Batuen nazioarteko erakundeentzako laguntzak arautzen dituen 120/1997 Dekretuaren arabera, Unicef-Euskal Autonomia Erkidegoko Komitea, Unesco Etxea eta EHU erakundeek egindako urte beterako luzapen-eskabideak onartzea.

Bigarrena.– Bigarren urterako ematen den diru-laguntzaren zenbatekoa 2002ko abenduaren 30eko Ebazpenaz lehenengo urterako esleitutako zenbatekoaren parekoa izango da.

Luzapenaren bidez emandako diru-laguntza justifikatzeko agiriak eta ordaintzeko epea 2002ko urriaren 31ko Aginduaren bosgarren oinarrian jasotakoak izango dira.

Hirugarrena.– Laguntzen jasotzaileek maiatzaren 27ko 120/1997 Dekretuaren eta gainerako xedapen aplikagarrien araberako obligazioren bat bete gabe utziz gero, dekretu horren 13. artikuluan adierazitako ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 8a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala