Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2002ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6971

AGINDUA, 2002ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2001/2002 aldian Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko dirulaguntzen deialdia egiten duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Legeak 34.2 artikuluan ezartzen duenaren arabera (Lege hori, 447/1994 eta 97/1997 Dekretuek garatu zuten EAEn), Berariazko Lanbide Heziketako curriculumak lantokietako prestakuntza praktikoa hartuko du barne. Hori dela eta, araudi horrek araututako heziketa-ziklo guztiek lantokiko prestakuntzako modulua izango dute. Era berean, horrek ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Administrazioek erabakiko dituzte enpresa eta erakundeak irakaskuntza horietan murgiltzeko bitartekoak.

Halaber, Gobernu Kontseiluak 1997ko apirilaren 22an egindako bileran onarturiko Lanbide Heziketako Euskal Planak, Hasierako Prestakuntza Arautuaren Programaren helburuen artean, honako hau ezartzen du: Lanbide Heziketan praktikak egin ahal izateko plaza kopuru nahikoa lortzea. Horretarako, parte hartuko duten enpresa eta erakundeei emateko pizgarri ekonomikoak ezarriko dira.

Lantokiko prestakuntzako moduluak, ikastetxetik kanpo egiten denez, hori garatzeko lanetan parte hartzen duten eragileei laguntzak emateko programa du lagun. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak bere aurrekontu orokorren barruan LPko modulua diruz laguntzera bideratutako aurrekontu-zuzkidura esleitu du.

Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuan dirulaguntzak arautzeari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutakoaren, VI. Tituluan barne hartutako xedapenek ezarritakoari jarraiki eta urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak, Eusko Legebiltzarrak besteak beste Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren gastu-egoeraren ingurukoak, 2002 ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektuaren 94 atalean bildutakoak, erabakitzeko emandakoak, ezarritakoaren arabera, honakoa

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Laguntzen xedea eta izaera.

1.– Agindu honek LPko modulua garatzen parte hartzen duten eragileentzako dirulaguntzen deialdia egitea du xede. Laguntza horiek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatzat joko dira juridikoki eta ez dira bertaragarriak izango helburu horietarako beste administrazio publikoren batek ezarritakoekin.

2.– 2001/2002 aldian (2001eko irailaren 1etik 2002ko abuztuaren 31ra, biak barne) egindako praktikei dagozkien eskabideek jaso ahal izango dituzte laguntzak.

3.– Xede hori lortzeko 3.893.774,82 euro bideratuko dira. Zenbateko hori, ordea, aldatu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bestelako dirulaguntza-programak gauzatzetik sortzen diren eta horietan agortzen ez diren aurrekontu erabilgarrien arabera, betiere horiek erabaki aurretik. Horren berri Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen erabakiaren bidez emango da.

4.– Aurrekontuan barne hartutako fondoak agortuz gero, laguntzak onuradunen artean hainbanatuko dira, laguntzetara bideratutako gehienezko zenbatekora egokitzeko asmoz.

5.– Laguntzak erabakiari dagokion ekitaldiari egotziko zaizkio, delako ekitaldian aplikagarri den aurrekontu-itxierari buruzko araudia kaltetu gabe.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Agindu honen aplikazio-eremukoak izango dira EAEn kokatuta dauden eta azaroaren 22ko 447/1994 Dekretuaren eta apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren bidez araututako heziketa-zikloak emateko baimen ofiziala duten ikastetxeak.

3. artikulua.– Eskabidea eta agiriak.

1.– Agindu honetan barne hartutako laguntzak eskatzeko eskabidea (I. eranskina) zuzenean aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lurralde-ordezkaritzetan, baita Lanbide Heziketako Zuzendaritzan bertan ere. Horrezaz gain, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetakoren baten bidez, egutegiko 15 eguneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

2.– Eskabidearekin batera ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:

– Beste administrazio publikoren batetik datorren dirulaguntzarik ez jaso izana adierazten duen zinpeko aitorpena (II. eranskina).

– Administrazioak horretarako eskainitako informatika-programaren bidez sortutako artxiboa, praktiken inguruko informazioa barne hartuko duena.

–Tutoretzako zereginetan sortutako gastuak egiaztatzen dituzten frogagiriak, horrelakorik balego.

3.– Eskabidea guztiz beteta bidaltzen ez bada edo horrekin batera eskatutako agiriak aurkezten ez badira, interesdunari eskatuko zaio 10 eguneko epean konpontzeko okerra edo aurkezteko beharrezko agiriak. Hori egin ezean bere eskabidea bazter utziko dela eta, 30/1992 Legearen 42.1. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki hartutako erabakiaren ondoren, beste izapiderik gabe espedientea artxibatu egingo dela jakinaraziko zaio interesdunari.

4. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa eta banatzeko irizpideak.

Jasoko diren zenbatekoak ondoren adierazi bezala zehaztuko dira:

a) Ikasleak:

Ikasleak lantokirako joan-etorria zenbatetan egin duen hartuko dugu kontuan. Ondorengoak jasoko dira joan-etorria egin duen egun bakoitzeko:

– 2 eta 10 km artean: 2,00 euro

–10 km baino gehiago: 4,00 euro

Joan-etorriaren distantzia zehazteko, ikastetxearen eta lantokiaren artean dagoena hartuko da oinarritzat, bestela ikaslearen etxearen eta lantokiaren artekoa, hau txikiagoa balitz.

Ezintasun fisiko edo psikikoak dituzten ikasleek eta, hori dela eta, joan-etorriak egiteko baldintza bereziak behar dituztenek aurrez adierazi dugun baremo hori baino 2,5 aldiz handiagoa izango den laguntza baliokidea jasoko dute. Kasu honetan beharrezkoa izango da aitortutako ezintasunaren egiaztagiria aurkeztea eta ezintasun hori gutxienez %33koa izatea.

b) Enpresak:

Guztizko ordu-kopuruaren eta erakusleen kopuruaren arabera kalkulatuko da. Hala ere, gehienezko bat izango da: erakusle bat hiru ikasle edo zati bakoitzeko. Ondorengo formularen arabera kalkulatuko da:

Dirulaguntza: 0,42 euro x guztizko ordu-kopurua + 90,00 euro x erakusleen kopurua.

Ezin dituzte gisa honetako dirulaguntzak lortu administrazio publikoek, erakunde publiko edo ofizialek eta beren kapitalaren %50 edo gehiago publikoa duten enpresek.

c) Tutoreak:

Tutoretzako zereginetan egindako joan-etorrien gastuak lagunduko dira diruz, 0,24 euro/km hain zuzen ere.

Diruz lagundu ahal izango dira, halaber, bidaia-gastuak (autopista, aparkalekua eta abar), baita bazkari edo afariei dagozkien gastuak ere, gehienez ere 18,03 euro arte. Kasu horietan guztietan ezinbestekoa izango da dagozkien frogagiriak aurkeztea.

5. artikulua.– Kudeaketa, erabakia eta baliabideak.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak kudeatzeko organo eskumenduna Lanbide Heziketako Zuzendaritza izango da.

2.– Laguntza horiek ematea edo, hala badagokio, ukatzea Lanbide Heziketako Zuzendariak erabakiko du egutegiko 15 eguneko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita. Epe horretan berariazko erabakirik izan ez bada, eskabidea ez dela onartu ulertuko da, 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan, 1999/4 Legean emandako idazketan, xedatutakoari jarraiki.

3.– Erabaki horren aurka edo erabakia hartzeko epea berariazko erabakirik gabe igaro ondoren, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari, 30/1992 Legearen 114 artikuluan, 1999/4 Legean emandako idazketan, xedatutakoari jarraiki.

4.– Ikastetxe bakoitzari laguntza eman zaiola adierazteko banakako erabakiaren jakinarazpenean zehaztuko dira ikasleei, enpresei eta tutoreei dagozkien zenbatekoak, dagokion likidazioa egin dezan ikastetxeak.

5.– Publikotasunaren printzipioa betetzeko, eta berariazko eta banakako erabakiaren jakinarazpena kaltetu gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ikastetxeen zerrenda eta bertan adieraziko da horiei agindu honen babesean esleitutako zenbatekoak.

6. artikulua.– Ordainketa.

1.– Dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da.

2.– Dirulaguntzak eman eta, hala balegokio, ordaindu ahal izateko, onuradunak amaituta eduki beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako —eta izaera bereko diren— dirulaguntza publikoak itzultzeko espediente nahiz zigor-espediente oro, espediente horiek oraindik izapidealdian badaude behintzat.

7. artikulua.– Ikastetxeen betebeharrak.

1.– Ikastetxeak arduratuko dira ikasleei, enpresei eta tutoreei bideratutako laguntzen likidazioa egiteaz, dagokion erabakiak zehaztutako kontzeptuen eta zenbatekoen arabera.

2.– Horrezaz gain ikasle, enpresa eta tutoreei egindako ordainketen frogagiriak eduki beharko dituzte bost urteko epean, laguntza ematen denetik kontatzen hasita. Horretarako ordainagiriak izango dituzte, behar bezala identifikatuta, NAN/IFKren bidez eta horietako bakoitzak sinatuta. Gainera, egindako banku-transferentziak xeheki banatuta edukiko dituzte. Horietan diru-sarrerako kontu-zenbakia, kontuaren titularra eta transferentziaren kontzeptua eta zenbatekoa adieraziko dira. Gisa berean, jasotako dirulaguntza likidatu izanaren proba gisa aurkeztu ahal izango dira egindako ordainketei dagozkien aurrekontuz kanpoko eragiketen laburpenak.

3.– Likidazioren bat ezin bada egin, ikastetxeak dagokion zenbatekoa itzuliko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari.

4.– Dirulaguntza jaso eta hiru hilabeteko epean, memoria ekonomikoa aurkeztu beharko du Lanbide Heziketako Zuzendaritzan idazkariak, administrariak edo horretarako berariaz izendatutako pertsonak. Bertan adieraziko da banaketa erabakiaren edukiaren arabera egin dela, edo hala ez bada egin, zergatik izan den. Ikasleei, enpresei (bi kasu horietan heziketa-zikloa adieraziko da) eta tutoreei itzulitako zenbatekoak banakatuta adieraziko dira eta itzulitako guztizko zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari helarazteko egindako transferentziaren kopia erantsiko da.

5.– Jasotako dirulaguntzaren likidazioaren justifikazioa Lanbide Heziketako Zuzendaritzako langileen eskura egongo da, horiek fiskalizazioaren inguruko zereginak direla eta eskatuz gero. Horrezaz gain, oro har onartuko dituzte azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legea onartzen duenaren, 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak eta, zehazki, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioen jardunean eskatutako informazioa, xedapen honen kargura jasotako dirulaguntzen ingurukoa, eskuratzeko betebeharra.

8. artikulua.– Ez betetzea.

Ikastetxeak agindu honetan ezarritakoa betetzen ez badu, edo emandako datuak benetakoak ez badira, Lanbide Heziketako Zuzendaritzak horretarako hasitako espedientea izapidetu ondoren eta 15 eguneko epean interesdunari entzun ondoren, dirulaguntza galduko da, eta dirulaguntzaren zenbatekoa eta horri dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari bi hilabeteko epean, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan xedatutakoari jarraiki eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako prozeduraren arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Salan, bi hilabeteko epean.

Bigarrena.– Agindu honetan aurreikusten ez den guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean xedaturikoa —urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen idazketa kontuan hartuta— aplikatuko da.

Hirugarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako zuzendariak izango du Agindu hau aplikatzeko beharrezkoak diren arau eta argibideak emateko eskumena.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko abenduaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

ERANSKINA / ANEXO
LP MODULUA EGIN IZANAREN DIRULAGUNTZA ESKABIDEA
SOLICITUD DE SUBVENCIÓN POR LA REALIZACIÓN DEL MÓDULO DE FCT

IKASTETXEA / CENTRO: .	 KODEA / CÓDIGO:

PRAKTIKEN KOORDINATZAILEA / COORDINADOR/A DE PRÁCTICAS: 	

Helbidea / Dirección: 	

Herria / Población: .	 PK / C.P.:

Tel. / Tfno.: ................................. Faxa / Fax: ............................ e-mail: 	

ESKATZEN DU:

	

lantokiko prestakuntzako modulua egitetik sortutako gastuei dagokien dirulaguntza, honekin batera doan fitxategi informatikoan zerrendatutako ikasle, enpresa eta tutoreei bideratutakoa, onartzeko.

.........................(e)n, 2002ko ..........aren

SOLICITA:

la aprobación de la subvención en concepto de los gastos originados por la realización del módulo de formación en centro de trabajo para los/as alumnos/as, empresas y tutores/as que se relacionan en el fichero informático adjunto.

En ........................., a ..... de ........... de 2002.	

ZUZENDARIAREN ONIRITZIA	LPko KOORDINATZAILEA	

V.º B.º EL/LA DIRECTORA/A	EL/LA COORDINADOR/A DE FCT	

			

			

			

			

			

Izenpea eta ikastetxearen zigilua		Izenpea	

Firma y sello del centro educativo		Firma	

LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARI JAUNA / ILMO. SR. DIRECTOR DE FORMACIÓN PROFESIONAL.

II. ERANSKINA / ANEXO II

BESTE DIRULAGUNTZARIK JASO EZ IZANAREN ADIERAZPENA
DECLARACIÓN DE NO PERCEPCIÓN DE OTRAS AYUDAS

IKASTETXEA / CENTRO: 	 KODEA / CÓDIGO:

	 jaun/andreak	D./Dña. 	

ADIERAZTEN DU:

Beste administrazio publikoren batetik ez dela laguntzarik lortu 2001/2002 aldian lantokiko prestakuntza modulua egiteagatik.

.........................(e)n, 2002ko ............aren

DECLARA:

Que no se reciben otras ayudas de cualquier otra Administración Pública por la realización del módulo de formación en centro de trabajo durante el período 2001/2002.

En ........................., a ..... de .............. de 2002.	

IKASTETXEKO ZUZENDARIA	

EL/LA DIRECTOR/A DEL CENTRO EDUCATIVO	

	

	

	

	

	

Izenpea eta ikastetxearen zigilua	

Firma y sello del centro educativo	


Azterketa dokumentala