Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2002ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6970

AGINDUA, 2002ko azaroaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2001/2002 ikasturterako ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak ebatzi zituen Agindua aldatzen duena. Agindu haren bidez, honako maila hauentzat ebatzi ziren ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak: Haur Hezkuntza (Bigarren zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Indargarriak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Indargarriak eta Curriculum-aniztasuna.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko martxoaren 29ko Aginduaren bidez, 2000/2001 ikasturtetik aurrera hezkuntza-itunak izenpetzeko eta berritzeko deia egin zen.

2001eko irailaren 26ko Aginduak 2001/2002 ikasturterako ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak ebatzi zituen maila hauentzat: Haur Hezkuntza (Bigarren zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Indargarriak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Indargarriak eta Curriculum-aniztasuna. Agindu horretan hutsak ikusi dira; horregatik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.b. artikuluari jarraiki, agindu hori aldatu egin behar da.

Bestalde, 2001eko irailaren 26ko Aginduak ezarritakoari jarraiki, 2002. urteko lehen bi lauhilabetekoak urtarrilaren 23ko 1/2002 Legearen bidez onarturiko modulu ekonomikoen araberakoak dira.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzaren proposamenez, honako hau

EBATZI DUT:

2001eko irailaren 26ko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, 2001/2002 ikasturterako ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak ebatzi ziren maila hauentzat: Haur Hezkuntza (Bigarren zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Indargarriak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Indargarriak eta Curriculum-aniztasuna.

Honako hau dioenean: / Donde dice:

I. ERANSKINA/ ANEXO I
ARABAKO IKASTETXEAK / CENTROS DE ARABA
	MAILA: HB1B	JAURBIDEA: OROKORRA	
	NIVEL: EE1S	RÉGIMEN: GENERAL	
	HERRIA	IKASTETXEA	MODULOA	TALDEA	EREDUA	 EURO
	LOCALIDAD	NOMBRE DEL CENTRO	MÓDULO	AULAS	 MODELO	EUROS
	VITORIA-GASTEIZ	CPEIPS STA. MARIA HLBHIP	 OSOA/PLENO	1		37.510,82

Honakoa esan behar du: / Debe decir:

I. ERANSKINA / ANEXO I
ARABAKO IKASTETXEAK / CENTROS DE ARABA
	MAILA: HB1H	JAURBIDEA: OROKORRA	
	NIVEL: EE1I	RÉGIMEN: GENERAL	
	HERRIA	IKASTETXEA	MODULOA	TALDEA	 EREDUA	EURO
	LOCALIDAD	NOMBRE DEL CENTRO	MÓDULO	AULAS	 MODELO	EUROS
	VITORIA-GASTEIZ	CPEIPS STA. MARIA HLBHIP	 OSOA/PLENO	1		38.385,68

Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 14a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala